Istorioan, gure pertsonaiaz gain, beste pertsonaia batzuk ere egon badaude. Bidetik aurki daitekeen jende arrunta dago, alde batetik, eta izaki magikoak, bestetik. Izaki horiek herritarren itxura eta itxura magikoa izan dezakete. Herritarrak direnean, zuek bezain bizkorrak, indartsuak eta adimentsuak izango dira. Izaki magikoak direnean, berriz, oso bestelako ezaugarriak izango dituzte. Edonola ere, jokoaren zuzendariak gidatuko ditu pertsonaia guztiak.
Bestalde, izakien bizitza berezia da. Orokorrean, haien bizitza kalkulatzeko, pertsonaia arrunten bizitza kalkulatzeko erabiltzen den formula bera erabil dezakegu. Baina, magikoak direnez, formula horri lotzea ez da nahitaezkoa. Zuek asmatutako izaki bati nahi dituzuen balioak ipintzea baduzue, beti ere zer lortu nahi duzuen kontuan izanda.
Hala ere, zuen abenturetan zer-nolako izakiekin topo egin dezakezuen jakiteko, ikusi bestiarioa (zerrenda eta fitxak). Kontuan izan beharko duzue izaki magiko bakoitzak dagozkion berezitasunak dituela: batzuk mesedegileak dira, eta beste batzuk, gaiztoak eta odoltsuak. Era berean, izakiren baten laguntza behar izanez gero, hura noiz agertuko zain egon beharrean, zuzenean haren bila joan zaitezkete.
Hemen, behean, «Bestiarioa PDF» eranskina daukazue; erabili abenturan zuek asmatutako izakiren bat agertzea nahi baduzue.