Biltegi zaharretik atera zarenean, gizonak zu hor zaudela konturatu behar izan duela pentsatu duzu. Badaezpada, abiadura bizkortu duzu. Bat-batean, kale-kantoian, topo egin duzu gizonarekin. Kopetilun begiratu dizu.
-----------------------------------
DADOEN JAURTIKETA
Egizue ekimeneko jaurtiketa bat. Ondoren, egin borrokarako jaurtiketa bat. Zauri bat jasotzen duen lehenengoa bestearen esku geratuko da.
-----------------------------------
GIZONAK IRABAZI DU
Gizona oso indartsua eta trebea da, eta ez duzu haren erasoalditik babesterik. Kalezuloaren etxaurre batetik jaisten den metalezko tutu bati lotu dizkizu eskuak. Alde egin baino lehen, honako esaldi hau xuxurlatu dizu: «Ez gaitu inork geldiaraziko. Sugaar boteretsuagoa bilakatuko da, eta, hori gertatzen denean, gu ere boteretsuak izango gara haren ondoan, kar-kar-kar!». Jo ezazu «Hurrengo egunean. Bigarren bukaera» atalera.
ZUK IRABAZI DUZU
Gizona menderatzea lortu duzu, eta zer antolatzen ari diren galdetu diozu. Isilik jarraitzen du gizonak, aurpegian irribarre bat daukala. Badaki informazioa lortu nahi duzula. Amore emateko zauden une berean, telefono mugikorrera mezu bat heldu zaio. Kendu egin diozu telefonoa, eta hau irakurri duzu: «Talismana hiriko museoaren biltegian dago ezkutatuta». Badaukazu lortu nahi zenuen informazioa! Gizona kale-argi bati loturik utzi duzu, eta korrika bizian museorantz abiatu zara. Jo ezazu «Museoa. Bigarren bukaera» atalera.