DADOEN JAURTIKETA
Egizue ekimeneko jaurtiketa bat. Kirola egiteko arropa daraman gizonak 2 puntuko abantaila dauka, ustekabean agertu delako. Ondoren, egin borrokarako jaurtiketa bat. Zauri bat jasotzen duen lehenengoak galduko du borroka.
-----------------------------------
GIZONAK IRABAZI DU
Oso bizkor dabil, eta harrapatu egin zaitu. Ezin zara mugitu.
—Hau da hau! Nerabe bat baino ez zara! Nolanahi ere, gure egitasmoak aurrera jarraitu behar du. Beraz, sentitzen dut, baina…
Soka batekin kalezuloaren etxaurre batetik jaisten den metalezko tutu bati lotu dizkizu eskuak. Askatzen zarenerako, seguruenik haren arrastorik ez duzu izango. Jo ezazu «Hurrengo egunean. Lehenengo bukaera» atalera.
ZUK IRABAZI DUZU
Gizona bizkor dabil, baina zu bera baino askoz ere bizkorrago zabiltza, eta zangotrabaz lurrera bota duzu, muturrez aurrera. Konorterik gabe dago, eta praketako poltsikotik telefono mugikorra kendu diozu. Kaletik zihoala idatzi duen mezua irakurri duzu: «Talismana hiriko museoaren biltegian dago». Orain, badakizu nora jo. Jo ezazu «Museoan. Laugarren bukaera» atalera.