Antigoaleko gauzen dendan sartzea erabaki duzu. Kirola egiteko arropa daraman gizona eta dendaria hizketan ari dira. Liburu zahar batzuk ikuskatzen dituzun bitartean, zer edo zer entzun duzu.
—Uste dut ez didazula ondo ulertu. Diru mordoa eman dizugu; beraz, izan zaitez apur bat zehatzagoa, mesedez. Gogora ezazu tratu bat dugula eta gure arteko negozioak aurrera egingo badu zuri informazioa ematea dagokizula.
------------------------------------
HIZKUNTZARI LOTUTAKO PUNTUAK
Erregistro mota →
Igorlearen asmo komunikatiboa →
Erabilitako sekuentzia mota →
Erabilitako hizkuntzaren funtzioa →
------------------------------------
DADOEN JAURTIKETA
{Pertsonaiaren «trebetasunak» ataleko puntuazioa} versus {2 puntuko zailtasun-maila (maila ona)}
* Pertsonaiak aurreko eszenan egindako jaurtiketa arrakastatsua izan ez bada, –2 puntuko zailtasuna izango duzu jaurtiketa honetan.
------------------------------------
JAURTIKETA ARRAKASTATSUA
Sartu zarenean, agurtu egin duzu, betiko moduan, eta apalategietako objektuak ikusten hasi zara. Badirudi gizonak ez duela arreta handirik jarri. Aukera baliatuta, hurbildu, eta esaten dutena entzuten saiatu zara.
—Hiriko museoaren biltegian dago. Hor aurkituko duzue.
Orain badakizu nora jo. Liburu zaharrei azken begirada bota diezu, eta, gizonak dendatik alde egin duenean, haren atzetik joan zara. Jo ezazu «Museoa. Lehenengo bukaera» atalera.
ARRAKASTARIK GABEKO JAURTIKETA
Kirola egiteko arropa daraman gizona mesfidati agertu da. Arraroa egin zaio neskatxa bat horrelako denda batean ikustea, eta are gehiago bere atzetik sartzen ikustea. Zuhur jokatzea erabaki du, eta jarrera aldatu du: altzairu zahar bat erosi nahi izatearen itxurak egiten hasi da. Jo ezazu «Denda barruan arazoak dauzkazu» atalera.