Hasierako froga: Irakurketa 1

Zure ikasleei aldizkari bana banatu. Bakoitzak erabakiko du nahi duen albistea.

Edo ordenagailuz, bilatu aldizkari , web edo egunkari batean, adibidez: 

https://zientzia.eus/

hiru.eus/eu

eitb

https://aldizkaria.elhuyar.eus/

teknopolis.elhuyar.eus

el correo, el pais, deia...

Irakurri baino lehen bilatu:

Nork idatzi du?

Noizkoa da albistea?

Zeri buruz da, zure iritziz?

Argazki edo grafikoren bat, erreparatu daukan informazioan.

Irakurri bitartean

Paragrafo bakoitzeko ideia nagusia idatzi.

Ulertzen ez dituzun kontzeptu esanguratsuak azpimarratu.

Irakurri ondoren

Prestatu 5 galdera.

Binaka jarrita, elkarri albistea kontatu.

Bakoitzak bestearen galderak erantzungo ditu.

Denon artean, ozen kontatu ikasi duzuena, aipatu informaziorik interesgarriena...