2.DBH

HELBURUAK:

1. Ezagutza zientifikoa baliatzea,  eta zientziaren, teknologiaren, gizartearen eta ingurumenaren arteko interakzioak ikuspegi kritikoz aztertzeko, eta garapen iraunkorraren alde modu aktiboan eta arduratsuan parte hartzea.

2. Problemak identifikatzea, planteatzea eta ebaztea eta ondorioak ateratzea.

3. Gai zientifikoei buruzko informazioa lortzea zenbait iturritatik  eta gai horiei buruz nork bere jarrerak hartzea, funtsatuta eta ikuspegi kritikoz.

4. Zientziei buruzko informazioa duten mezuak modu aktiboan eta kritikoan interpretatzea, eta mezu zientifikoak sortzea, ahozko nahiz idatzizko hizkuntza zuzen erabiliz, zehaztasunez komunikatu ahal izateko eta zientziaren esparruan azalpenak eta argudioak eman ahal izateko.

5. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea. Kontzeptu, printzipio, estrategia, balio eta jarrera zientifikoak erabiliko dira gertakari natural nagusiak interpretatzeko, bai eta gure gizartean garrantzi handiena duten garapen eta aplikazio zientifiko eta teknologikoak kritikoki aztertzeko ere.

6. Materiaren propietate orokorrak eta bereizgarriak. Zer diren eta haiek bereizten jakitea. Magnitude bat oinarrizko ala eratorria den adieraztea. Unitate aldaketak ebazten eta nazioarteko Unitate Sistema erabiltzen jakitea

7. Materiaren propietateak deskribatzea, hainbat agregazio-egoeratan, eta eredu zinetikoa erabiltzea interpretatzeko. Horrez gainera, deskribapen makroskopikoa eta eredu bidezko interpretazioa bereiztea.

8. Material bat substantzia sinplea edo konposatua edo nahastea ote den ezagutzea, substantzia

puruen propietate bereizgarrietan oinarritutako prozedurak erabiliz. Nahasteen osaera azaltzea.

9. Naturan dagoen substantzien aniztasuna justifikatzea, eta substantzia guztiak elementu

gutxi batzuez osatuta daudela ikustea. Zenbait substantziak bizitzan zenbateko garrantzia duten

balioestea.

10. Erreakzio kimikoak, esate baterako, substantzia batzuetatik besteetara gertatzen diren aldaketa

makroskopikoak deskribatzea, eta ekuazio kimikoen bidez irudikatzea.

11. Indarrak identifikatuz eta zer indarrek duten eragina objektuetan eta sistemetan haien arteko elkarrekintzen ondorioz eta testuinguru errealitateko dinamika-egoerak azaltzea.

12. Energia eta haren formak ezagutzea eta energia iturriak identifikatzea. Tenperatura eta bero kontzeptuak desberdintzea eta haien eta energiaren arteko erlazioak aplikatuz energiaren erabileraren garrantziaz ohartarazteko.

METODOLOGIA

- Talde kooperatiboan lan egin. 

- Ikasgela iraulia.

- Laborategiko praktikak. Txostenak egin.

- IKT: Simulazio programak erabili. Formularioa. That quiz. 

- Testu zientifikoak irakurri, ulertu eta azaldu.

- Buruketak egin, legeak aplikatuz.

- Teoria laburtu, eskemak egin eta memorizatu. 

EBALUAZIOA

- Curriculum bimodala.

- Taldeko lana: Auto/ koebaluazioa.

- Koadernoa.

- Klaseko lana, parte- hartzea, interesa: errubrikak, testak.

- Azterketak.

- Klaseko jarduerak.

- Praktikak.

- Puntualitatea. 

- Lanak, aurkezpenak.

- Proiektua.

DENBORALIZAZIOA:

1. ebaluazioa

- Jarduera Zientifikoa

- Materia eta haren egoerak

2. ebaluazioa

- Materia eta haren egitura

- Aldaketa fisikoak eta kimikoak

3. ebaluazioa

- Indarrak eta haien ondorioak

- Energia

- Ikerketa-proiektua