Argazki kamera

Tresna optiko bat da eta ikusmena hobetzeko erabiltzen da. Objektua normalean kokatzen da distantzia fokalaren bikoitzeko distantzia baino urrunago eta osatzen den irudia erreala , alderantzizkatuta eta oro har txikiagoa da. Irudiak proiektatzen dira elementu fotosentikor batean eta behin betiko adierazpena lortzen da.

Leiar-sistema  konbergentez osatuta dago.  

Argazki kameraren funtsezko elementuak hauek dira:

Gorputza: funtsean kamara iluna da. Atzealdean, objektua eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimiko batez, xafla hori inpresionaturik geratzen da. 

Objektiboa: objektuek islaturiko argia biltzen duen sistema konbergentea da. Objektibo on batek, akatsik gabeko irudia sortu behar du eta fokapen sakonera handia izan behar du. Fokapen sakonera, objektiboak aldi berean foka ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.

 • Bisorea: horren bidez irudia enkoadratu egin daiteke, nahi den partea filmean inpresionatuta gera dadin. 

Obturadorea: dispositibo horren bidez esposizio-denbora kontrola daiteke, hau da, argia pelikulara iristen dagoen denbora tartea da. 

Diafragma:objektiboaren diametro eraginkorra erregulatzeko balio du, ondorioz, filmera iristen den argi kantitatea. 

Kliskagailua: kliskatzean argazkia ateratzen dugu. Denbora konkretu batez ireki egiten du obturadorea, horrela, kanpotik argiak filma inpresiona dezan.

Argazki-kamera, nahikoa erraz pareka daiteke, , giza begiarekin. 

- Argazki kameraren objektiboak -->  kristalinoaren eginkizuna betetzen du; 

- Diafragma --> irisarenaren antzekoa da; 

- kamera iluna --> esklerotikaren parekoa.

- Film sentikorra --> erretinaren baliokidea da. 

Sistema fotografikoak, giza begiak bezala, badu egokitzeko gaitasuna. Hau da, puntu desberdinetan kokatuak dauden objektuen irudi garbiak eta zehatzak jasotzeko gaitasuna dauka.