Islapena eta errefrakzioa

Uhinen islapena eta errefrakzioa: kontzeptua, errefrakzio-indizea, legeak...Muga-angelua eta erabateko islapena.

Islapena eta errefrakzioa ingurune batean hedatzen ari den uhina beste ingurune baten gainazalera heltzen denean gertatzen diren fenomenoak dira; adibidez: ispiluan islatzen den argia, airean bidaiatzen ari den argia uretan sartzen denean.

Islapena: Islapena deritzon fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhinaren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Beraz, islapenean uhina ez da bigarren ingurunera pasatzen. Irudian izpi erasotzaile eta islatua ikusten dira beraien norabideak eraso-angeluak (e) eta islapenangeluak (i) definituta. 

  

Islapenaren legeak:

 1. Izpi erasotzailea, normala eta izpi islatua plano berean daude.

 2. Eraso angelua, ê , eta islapen angelua, î, berdinak dira. 

ISLAPENEAN uhin erasotzailea eta islatua maiztasun, abiadura eta uhin kopuru bera dute. 

Errefrakzioa: Errefrakzio fenomenoan uhin bat bi ingurune banatzen dituen gainazalera iristean, bigarren ingurunean sartzen da uhinaren energiaren zati bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. 

  

ERREFRAKZIOAN , MAIZTASUNA EZ DA ALDATZEN, BAINA ABIADURA BAI, ETA HONEKIN , UHIN KOPURUA ERE BAI.

 SNELL-en LEGEAK

            n = c/v denez;  sine/sinr = n2/n1

                          n1 . sin e = n2 sin r

Argiaren islapen osoa. Aplikazioak

n2 > n1 denean edo bigarren ingurunea errefrigenteagoa, izpi errefraktatua normalera hurbiltzen da, eta alderantziz, n1 > n2, normaletik urruntzen da. Muga-angelua 90º-ko errefrakzio angelua erasotzailea da. Muga-angeluaren balioa lortzeko :

    n1 . sin e = n2 sin r -->    n1 . sin 90 = n2 sin L  --> sin L = n2  /n1

Islapen osoa da argi-izpia ezin denean igaro ingurune batetik bestera , angelu erasotzailea , muga angelua baino handiagoa denean. Kasu honetan islatutako izpia eta erasotzailea intentsitate berdina dute. Aplikazio bat da telekomunikazioetan, zuntz optikaren bidez informazio kantitate handia garraia daiteke, abiadura eta distantzia oso handian.