Lupa.Deskribapena.Eskema

 Lupa lente konbergente bat da, , alegia, erdialdean muturrean baino lodiagoa da. Objektua berez duen baino tamaina handiagoaz ikustea ahalbidetzen duena. Objektu txikiak zehaztasunez ikusteko, normalean, begira hurbiltzen dugu erretinako irudia handiagoa izateko. Hala ere, puntu hurbilak mugatu egiten du noraino hurbildu ahal dugun eta zehaztasunez ikusteko ahalmena (hurbileko puntua baino distantzia txikiagotan ez gara gai objektuak ondo fokatzeko).

 Lupa erabiliz objektua puntu hurbila baino hurbilago koka dezakegu. Lente konbergentea lupa bezala erabiltzeko objektua lentearen eta fokuaren artean kokatu behar da. Horrelako kasuetan lortuko den irudia irudi birtuala da, izpi luzapenen elkarketaren ondorioz lortuko dugu, beheko eskeman ikusten den bezala. 

Handipena

Luparen handitze ahalmena bi angeluen arteko erlazioa da. Alde batetik, objektua lupaz ikustean dagokion angelu bisuala, φ, eta, bestetik, objektua luparik gabe puntu hurbilean jarriz ikustean dagokion angelua, φ0. Luparen handitze ahalmena lehenengoa zati bigarrena eginez lortuko da. Hau da:

non 0,25 puntu hurbileko distantzia den (25 cm) eta f luparen foku-distantzia