4. GAIA: Aldaketak materian

4.1 ATOMOA: grezieraz "zatiezina"

            - Materia atomoz osatuta dago eta sailkatu daiteke bi motatan: substantzia bakuna                 eta konposatua

            - Konposatu bat proportzio finkoan konbinatzen diren bi elementuren edo                             gehiagoren

               

NOLAKOAK DIRA ATOMOAK?

PLANETA EREDUA

Nukleoan: protoiak (karga +)eta neutroiak daude

Azalean: elektroiak (karga -)

              

                Protoi eta elektroi kopurua berdina da

                Neutroi eta protoi kopurua IA berdina

GERUZEN EREDUA edo atomo kuantizatua

                                   

                 

1. geruzan, 2 elektroi

2. geruzan, 8 elektroi

3. geruzan, 18 elektroi

4. geruzan, 14 elektroi

Gaur egun 118 elementu kimiko ezagutzen ditugu eta taula periodiko batean adierazten dira. Taula periodikoak 7 ilara (periodoak) eta 18 zutabe (taldeak) ditu.

 

Taulan duten kokapenaren arabera propietate desberdinak jakin ditzakegu.

Atomoaren tamaina: Taula periodikoak zenbat eta beherago kokatu, atomoa handiagoa da, atomoak geruza gehiago dauzkalako. Aldiz, periodo batean, zenbat eta eskuinerago, atomoa txikiagoa da, protoi eta elektroien arteko erakarpen indarra handiagoa delako.

Elektroiak galtzeko edo irabazteko joera: Taulan, zenbat eta eskuinerago, erreztasun handiagoa elektroiak irabazteko (ioi negatiboa bihurtzeko), eta zenbat eta ezkerrago joera handiagoa elektroiak galtzeko (ioi positiboa bihurtzeko)

ATOMO ISOLATUAK

Naturan dauden atomo isolatu bakarrak gas geldoak dira, taulako 18.taldea, hau da, Helio (He), Neon (Ne), Argoi (Ar), Kripton(Kr) ,Xenon (Xe) eta Radon (Ra).

MOLEKULAK

Beti proportzio berberean konbinatzen diren atomo multzoak dira. Atomo bakarreko multzoak badira substantzia molekularra esaten zaie,  adibidez, P4, O2. Bi elementu edo gehiagoz osatuta daudenei konposatu molekularrak esaten zaie H2O, NCl3

KRISTALAK

Atomo kopuru oso handia eta modu ordenatuan bilduta duten solidoak dira.

Kristalak elementu bakarreko atomoak izan dezake, diamante (C), grafito (C), kobrea (Cu)

 

edo bi elementu edo gehiagoko kristalak daude, sodio kloruro,  NaCl, silizio dioxidoa SiO2

83.orrian 5,6,7,8 ariketak egin  91.orrian 20,21,22,23

4.2. ALDAKETA FISIKOAK ETA ALDAKETA KIMIKOAK

Aldaketa fisikoak: materiaren izaera ez da aldatzen, aldaketaren aurretik eta ondoren  substantziak formula bera du. 

Adibidez:

Adaketa kimikoak: materiaren izaera aldatzen da, aldaketa ondoren materiaren formula kimikoa aldatzen da eta materia horren propietateak ere bai . Adibidez:

85.orrian 9

4.3. ERREAKZIO KIMIKOAK

Aldaketa kimikoei erreakzio kimikoa deitzen zaie. Bi substantzia edo gehiago erreakzionatzen dira (erreaktiboak)  beste substantzia batzuk eratzeko (produktuak).

Gure inguruko erreakzioak:

                                                                alumina:  Al2O3 --> Al

Talken teoria: Erreakzio kimiko bat gertatzeko, erreaktiboak eraginkortasunez talta egin behar dute , atomoen loturak apurtzen dira eta produktuak sortzen dira lotura berriak eratzen. 

  86.orrian 10, 12, 13, 14

Erreakzio kimiko guztietan, masa eta atomo kopurua konstante mantentzen dira.

Masaren kontserbazioa

Erreakzio kimiko guztietan erreaktiboak eta produktuak izango ditugu. Hasieran ditugun konposatuak eta amaieran ditugun konposatuak desberdinak izango dira, baina erreaktiboetan daukagun masa kopurua eta produktuetan daukagun masa kopurua berdina izan behar da.

Atomo kopurua

Erreakzio guztietan, erreaktiboetan eta produktuetan,  agertzen diren atomo kopurua berdina izan behar da. Hau lortzeko erreakzioak doitu egiten dira.

ARIKETAK

Erreakzio baten abiaduran eragina duten faktoreak:

4.4 MATERIA ETA MATERIALAK