0.Hasierako froga

Kutsoari hasiera emateko, egun batzuk emango ditugu, pasa den urteko oinarrizko kontzeptuak birpasatzen. Honela, kokatuko dugu ikasgaia, eta bakoitzak zein maila daukan aurreikusiko dugu. 

METODOLOGIA : ERRONKA

GAIA: MATERIA ETA BERE PROPIETATEAK

HELBURUAK

JARDUERAK

Egun bakoitzean 2 puntu eskura ditzakezue.

1. EGUNA

Jakin behar diren definizioak:

FISIKA: Materia eta energiaren portaera ikasten du, materiaren barne-izaera aldatu gabe.

       Adibidez: higidura, imaterialak, optika,elektrizitatea, meteorologia, unibertsoa...

KIMIKA: Materia zerez osatuta dagoen eta bere aldaketak aztertzen ditu.

       Adibidez: substantzia baten osaketa, konposizioa, erreakzio kimikoak.

MATERIA: Espazioa okupatzen duen eta masa duen guztia. Adibidez: ura, zura eta airea. Bi mota daude:

       - Gorputza : Mugak baditu. Normalean solidoak gorputzak dira: pilota, mahaia, telefonoa ...

       - Sistema materiala: mugarik ez badu. Normalean gasak eta likidoak: airea, ura, olioa ...

PROPIETATEA MOTAK:

Egin hurrengo formularioa, gaurko 40 puntuak lortzeko!!

galdetegia3A

Galdetegia 3B

Galdetegia 3C

2. EGUNA

Gaur esperimentatzea tokatzen da. Saioan zehar neurketa batzuk egin eta unitatea SI sisteman eman behar dituzu, gaurko bi puntuak lortzeko! Animo!

Jakin behar den kontzeptua : Magnitua, magnitude zuzenak eta magnitude eratorriak.

Hurrengo propietateei erreparatuz, identifikatu zein diren magnitudeak, hau da, neurtu ahal diren propietateak eta zenbaki baten bidez identifikatu: tenperatura, kolorea, gogortasuna, dentsitatea, bolumena, masa, luzera, zaporea eta edertasuna.

Eman dizuedan objekturako, goian agertzen diren magnitudeak neurtu. Beste aldetik, aulkitik altxatu, eta neurriak hartu: klasekide baten abiadura, gelako puntu batetik bestera joatean, lagun baten altuera, arnasa hartu gabe, aguantatzen duzun denbora. Magnitudearen ondoan, unitatea SI sisteman jarri eta zuzena edo eratorria den jarri.

Puntu osoa lortzeko, taldeka jarrita, saioaren amaieran, ahalik eta magnitude desberdin, zuzen eta eratorri gehien neurtu behar duzue. Orri batean emaitzak entregatu behar duzue.

3. EGUNA

Gaur irakurmena landuko dugu. Banaka.

Irakurri baino lehen, galderak egin.

Bitartean paragrafo bakoitzeko ideia nagusia atera. Azpimarratu ulertzen ez duzuna.

Ondoren galdetegia bete.

Amaitzeko, sortu nahi duzuna, testuarekin zerikusia duena: marrazki bat, objetu bat, eslogan bat...eta aurkeztu, azaldu zer egin duzun eta zergatik.

Puntua lortzeko galdetegia eta objetua kontuan izango dut.

4. EGUNA

Hitz jokoa eta puzlearen jokoa egingo ditugu. Puntua lortzeko, koadernoa erakutzi, jokuen emaitzekin garbira pasata.

5. EGUNA

froga idatzia egingo dugu, azken 2 puntuak lortzeko. Erraza izango da. Bakarka egiteko. Gero, 30 minutu pasa ondoren, kidearekin trukatu eta elkarri zuzendi eta nota jarri.

ERRONKA AMAITU DA, GUSTATU AL ZAIZU?

Ebaluatzea falta da.

Honetarako erabiliko dugu: metakokniziozko fitxa, autoebaluazioko fitxa, koebaluazioa.