KULTURA ZIENTIFIKOA

HELBURUAK

1. Iritziak eratzea.

2. Gai zientifiko-sozialetan modu aktiboan eta arduratsuan parte hartzea.

3. Problemak identifikatzea, planteatzea, eta ebaztea.

4. Informazio zientifikoa lortzea.

5. Mezu zientifikoak modu kritikoan interpretatzea.

6. Mezu zientifikoak sortzea, ahoz eta idatziz, hizkuntza zuzen erabiliz.

7. Iraultza zientifikoak izan duen garrantziaz, gizakiaren beharrak asetzeko eta bizi kalitatea hobetzeko  zientziaren balioaz konturatzea.

LANDUKO DITUGUN EDUKIAK

Lanak egiterakoan, prozedura eta jarrera egokiak landuko ditugu, eta ebaluatuko ditugu, hau da:

- Informazio iturri egokiak erabiltzea.

- Aurkezpenak egiterakoan, informazioa buruz ikastea.

- Lan baten emaitzen berri ematea, komunikazioa landuz.

- Proiektuak planifikatzea.

- Autoebaluazioa egitea eta hobetzeko aspektuak identifikatzea.

- Elkarlanean aritzea.

- Giza eskubideak errespetatzea.

- Norberaren emozioak erregulatzea.

- Norberaren motibazioa eta lan pertsonala erregulatzea.

- Jarrera aktiboa eta arduratsua: interesa adieraztea, autonomia, zehaztasuna lanak egiterakoan...

- Ingurumenarekiko errespetua eta hobetzeko estrategia aplikatzea.

- Laborategiko materiala erabiltzeko modua, portaera, segurtasun arauak errespetatzea.

- Testu zientifikoen irakurketa eta ulermena. 

Beste eduki batzuk, akademikoak:

- Metodo zientifikoa ezagutzea eta erabiltzea.

- Unibertsoa: jatorria, osagaiak, izarren faseak, eguzki sistema eta aurrerapen teknologikoak.

- Bizi-kalitatea:  Bizi ohitura osasungarriak, gaixotasunak, grogak, teknologia berriak.

- Aurrerapen teknologiakoak: hidrogeno-pila, energia-iturriak

- Inpaktua: biodibersitatea, klima-aldaketa, kutsadura, pobresia....

- Berrikuntzak: material berriak, nanoteknologia.

 METODOLOGIA 

- Talde kooperatiboetan lan egingo dugu. 

- Proiektuak garatuko ditugu, produktu bat edo zerbitzu bat sortuz: kremak egiteko tailerra; Aldizkaria sortzea, paperezkoa eta digitala.

- Gamifikazioa. Escape room. Ondo pasatuz ikasiko dugu.

JARDUERA OSAGARRIAK (PROPOSAMENAK)

- Somos científicos.

- Ciencia show. Big Van.

- Zientzia azoka

- Kristalografia

EBALUAZIOA

Bi aspektu ebaluatzen dira: prozedurak eta emaitzak. Hainbat tresna erabiliko ditugu:

Rubrikak

Laneko planak

koebaluazioak, autoebaluazioak

klaseko egunerokoa

Puntultasuna, jarrera

koadernoa

Jarduera osagarrien parte hartzea

Banakako lana eta taldekoa

Aurkezpenak