Uhin geldikorrak

Uhin geldikorrak . Definizioa eta adibideak

INTERFERENTZIAK

Puntu batera ailegatzen direnean hainbat uhinen gainezarpenari interferentzia deitzen zaio. Adibidez, uretara 2 harri botatzen direnean, uhinak gainezarpen dira, orkresta baten soinua, igorle asko daude eta gure belarrira uhinen gainezarpena iristen da.

Interferentzia eraikitzailea edo suntsitzailea izan daiteke. Lehenengoan amplitudea handitzen da eta bigarrenean deusezten da.

UHIN GELDIKORRAK

Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen diren bi uhinen interferentziarengatik sortzen dira. Uhin geldikorrak espazio mugatuan sortzen dira, adibidez muturrak lotuta dituen soka batean edo hodietan. Ez dute energia garraiatzen, ez dute bidaiatzen.

Puntu batzuetan interferentzia eraikitzailea da, eta anplitudea maximoa da: SABELAK (edo antinodoak). Beste puntu batzuetan interferentzia suntsitzailea da, eta anplitudea minimoa da: NODOAK.

Sokaren muturrak nodoak dira.Maiztasunik txikienari (n = 1) oinarrizko maiztasuna edo lehenengo harmonikoa deritzo; bigarrenari (n = 2), bigarren harmonikoa. Eta horrela, elkarren segidan, serie harmonikoa eratzen da. 

Bi nodoen arteko distantzia da λ/2

Sokaren longitudea L da. L = n λ/2   non n = 1, 2, 3, 4, ..

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------