1. Gaia : JARDUERA ZIENTIFIKOA

1.Metodo zientifikoa

Hasteko, ikus ditzagun oinarrizko definizio batzuk:

ZIENTZIA: Latinetik EZAGUTZA. Gai bati buruz daukagun ezagutza ordenatua eta esperimentuen bidez, egiazta daitekeena.

Ikasgai honetan fisika eta kimika landuko ditugunez, ikus dezagun bakoitza zer den.

FISIKA: Materia eta energiaren portaera ikasten du, materiaren barne-izaera aldatu gabe.

       Adibidez: higidura, imaterialak, optika,elektrizitatea, meteorologia, unibertsoa...

KIMIKA: Materia zerez osatuta dagoen eta bere aldaketak aztertzen ditu.

       Adibidez: substantzia baten osaketa, konposizioa, erreakzio kimikoak..

METODO ZIENTIFIKOA: zientzialariek naturako fenomenoak ikertzeko erabiltzen duten lan metodoa da, behaketa eta esperimentazioa oinarrizkoak dira.

Ikerketa zientifiko guztietan agertzen diren etak hauek dira:

NOLA EGIN TXOSTEN ZIENTIFIKOA

1. AZALA: Titulua, egileen izenak, data.

2. AURKIBIDEA

3.LABURPENA

4.HELBURUA

5.MATERIALAK ETA PRODUKTUAK

6. PROZEDURA

7. EMAITZAK ETA ONDORIOAK

8. BIBLIOGRAFIA

9.ESKER EMATEA

1.2 Materia eta haren propietateak

Materiaz hitz egiten ari gara baina, zer da materia?

MATERIA: Espazioa okupatzen duen eta masa duen guztia. Adibidez: ura, zura eta airea. Bi mota daude:

       - Gorputza : Mugak baditu. Normalean solidoak gorputzak dira: pilota, mahaia, telefonoa ...

       - Sistema materiala: mugarik ez badu. Normalean gasak eta likidoak: airea, ura, olioa ...

1. Ariketa

2. Ariketa

Materiaren propietateak, edo ezaugarriak , sailka daitezke modu desberdinetan:

11. orrian 7. ariketa

1.3 Magnitudeak

Gehienetan gorputzen propietateak kuantitatiboak dira, hau da, zenbaki batekin adieraz daitezke. Propietate neurgarri horiei MAGNITUDEAK deitzen diegu. Magnitude bakoitzak bere unitatea dauka, nazioarteko sisteman (NS), mundu mailan erabiltzen dira.

3. eta 4. ariketak

1.4 Kantitate aldaketak

Kantitate handiagora aldatzeko zati 10 egiten da, eta txikiagora aldatzeko bider 10.

Adibidez: 20 hg = 2 kg

     5 g = 50 dg

Hurrengo ariketetan unitate aldaketak praktikatuko dituzu.

5. ariketa

Adibidez:    120 dam² = 1,20 hm²

        1,25 m² = 125 dm²

Adibidez:  1000 cm³ = 1 dm³

       2,3 m³ = 2300 dm³

6. ariketa  Egin hurrengo aldaketak:

a) 1.25 m² --> cm²        e) 73.357 cm³ --> mm³

b) 0.082km² --> dm²    f) 1.0576 dam³ --> dm³

c) 1.007dam² --> mm²

d) 500 cm² --> dm²

7. ariketa: Ordenatu txikienenik handienera:

a) 0.015 kg    2765 dg    2.54 dag

b) 75 cm    0.65 dm    1,25 m

c) 0.05 hL  350 daL    3672 mL

d) 1432 cm²     347 dam²    0.0005 km²

e) 6.42 cm³    0.935 dm³    2575mm³

Hartzen badugu 10cm zabal, 10 cm luze eta 10cm-ko altuera duen ontzi bat, bere barruan litro bat sartuko da. Beste modu batean esanda, litro bat eta dezimetro kubiko bat berdinak dira.

1 kL = 1 m³    1 L = 1 dm³     1 mL = 1 cm³    

8. ariketa

Hartu litro bat esne edo zuku duela jartzen duen tetrabrik ontzi bat.

a) Erregelaren bidez, neurtu kutxaren altuera, luzera eta zabalera. Gero kalkulatu bolumena.

b) Arrazonatuz, esan tetrabrik honek likidoaren litro bat daukan edo ez.  

9. ariketa

Egin itzazu hurrengo eraldaketak:

a) Igerileku batek 250 milioi litro ur dauzka. Adieraz ezazu m³ tan.

b) Freskagarri latek 33 cl-ko bolumena dute. Adieraz ezazu cm³-tan.

c) Jaki baten errezeta egiteko 5 dl olio behar ditugu. Jar ezazu kantitate hau dm³ eta cm³-tan.


10. ariketa

Neurtu zure etxeko bainointzia (edo komuneko ur depositua). Gero kalkulatu bere bolumena eta zenbat litro ur gastatuko genuke, beteko bagenu (edo zenbar litro ur gastatzen dugun komuneko katetik botatzean ).

Abiadura da,  mugitzen ari den gorputz bat , denbora jakin batean, egiten duen distantzia, hau da,

v= e/t

NS-n unitatea m/s da, hala ere, normalean km/h erabiltzen da, horregatik oso erabilgarria da jakitea pasatzen km/h-tik m/s-ra. Horretarako bihurketa faktorea erabiltzen da.

Dentsitatea da, bolumen jakin baterako, gorputzaren masa, hau da,

d = m / V

NS-n dentsitatearen unitatea kg/m³ da. Normalean erabiltzen denez g/cm³, neurketa aldaketa egingo dugu.

9. Ariketa (19 orrian 25tik --> 28ra)

1.5Neurtzeko tresnak

LUZERA: Erregela batekin neurtuko dugu.

DENBORA NEURTZEKO Kronometroa erabiliko dugu.

TENPERATURA NEURTZEKO termometroa erabiliko dugu.

MASA NEURKETA

Masa: gorputz batek daukan materia kantitatea. Balantza batekin neurtzen da. Adibidez: balantza elektronikoa eta platerezko balantza.

  


BOLUMEN NEURKETA

Bolumena: gorputz batek okupatzen duen lekuaren neurketa da.

Likidoak eta material irregularrak neurtzeko probeta erabiliko dugu. Neurriak zehatzagoak egiteko pipeta eta bureta erabiliko dugu. Eta gutxi gorabeherako neurriak egiteko prezipitatu-ontzia, matraze aforatua eta Erlenmeyer matrazea.

bureta

probetak

matraze aforatua eta prezipitatu ontzia

Pipeta

1.6 Laborategiko segurtasun arauak

Kimika zientza esperimental bat bat, laborategietan egiten da ikasketen zati bat. Han material hauskor eta  produktu arriskutsuak egoten dira . Horregatik arau batzuk jakin behar dira

Laborategiko praktika

1. gaiaren kontrola

Galdetegia

kahoot