2. GAIA: MATERIAREN EGOERAK

ARAZO EGOERA

Substantzia bat sutan jartzen dugunean, batzuetan bere tenperatura igotzen da; besteetan, aldiz,  ez da aldatzen. Zergatik? 

Galdera honi erantzuna emateko, gai honetan ikasiko dugu:

HASTEKO 

Gehienetan materia hiru egoera fisiko hauetako batean aurkituko dugu: solido-egoeran, likido-egoeran edo gas-egoeran.

1.1 Materiaren beste egoera batzuk

Plasma: Gas egoeraren antzekoa da, baina kasu horretan, materia osatzen duten partikulek karga elektrikoa izaten dute. Izarretan, materia plasma-egoeran egoten da.

Plasmazko telebista-pantailetako gasak ere egoera horretan egoten dira.

Kristal likidoa: Zenbait substantzia ordenatuta dauden likidoen partikulez osatuta egoten dira, kristal solidoak balira bezala. Partikula horien tenperatura edo haietara iristen den korronte elektrikoa aldatzen denean, partikula horien orientazioa aldatu egiten da. Hori dela eta, substantzia horren kolorea aldatu egin daiteke.

Substantzia horiek erabiltzen dira, besteak beste, sakelako telefonoen, kalkulagailuen eta argazki kamera digitalen LCD pantailak egiteko.

 ARIKETAK: 2,3,4,5

2. TEORIA ZINETIKOA:

· Materia oso partikula txikiz osatuta dago. Materiaren egoeraren arabera, partikulak elkarri estuki edo ez hain estuki lotuta daude.

· Partikulak mugitu egiten dira. Zenbat eta bizkorrago mugitu partikula horiek, orduan eta handiagoa izaten da materiaren tenperatura.

2.1 Teoria zinetikoa eta solidoak

Barne egitura: Solidoak elkarri estu lotuta daude, eta egitura zurrun bat osatzen dute. Bibrazio-mugimendu txiki bat besterik ez dute. Mugimendu hori handitu egiten da gorputza berotzen denean, eta txikitu, hozten denean.

2.2 Teoria zinetikoa eta likidoak

Barne egitura: Likidoetan, partikulek multzo txikiak osatzen dituzte, eta multzo horiek bata bestearen gainean irrista daitezke. Partikulen bibrazioa solidoena baino handiagoa da. Mugimendu hori handitu egiten da gorputza berotzen denean, eta txikitu, hozten denean.

2.3 Teoria zinetikoa eta gasak

Barne egitura: Gas egoeran, partikulen arteko indarrak hain dira ahulak, hauek askatasun osoz mugitzen direla.

 Irakurri 36 eta 37 orriak eta egin 8,9,11,12

3. Bilatu hurrengo zientzialari buruzko informazioa (haien bizitza eta  ikerketa garrantzitsuenak) : Jaques Charles, Gay-Lussac , Robert Boyle eta Edmé Mariotte 

Gasetan presioa, bolumena eta tenperatura erlazionaturik daude P V T

Taula bete

ARIKETAK: 13,14,15, 16

Gasen legeak: ariketak

Simulagailua: egoera fisikoak

simulagailua: gasen legeak

4. TEORIA ZINETIKOA ETA EGOERA ALDAKETAK: 

Uraren beroketaren kurba

Bereizi irakitea eta lurruntzea

Lurruntzea: Likidoaren gainazalean soilik gertatzen da, edozein tenperatura. Lurruntzea handiagoa izango da: tenperatura igotzen bada, likidoaren azalera handitzen bada edo gas partikulak likidotik urruntzen badira.

Irakitea: Likidoaren masa guztian gertatzen da, tenperatura jakin batean: irakite tenperaturan. Kasu horretan berdin dio likidoaren azalerak. Likidoa irakite tenperaturara iristean soilik hasten da irakiten.

Laukiak bete:

      

ARIKETAK: 24,25, 26

BERRIKUSI: ariketak 32, 34, 35, 40, 41

5. URAREN EGOERA ETA METEOROLOGIA:  Irakurri fenomeno meteorologikoen definizioak eta egin: 28,29, 30, 31, 52

BERRIKUSI FUNTSEZKOA

Ariketak teoria zinetikoa: 46,47,48

Ariketak grafikoak: 49,50, 54

Birpasatzeko fitxa

Kahoot . Ikusi ahal izateko, kontua egin behar duzu, kahoot-en, eta public kahoot-en barruan bilatu alchaarani. Bertan , ikastaro honetan erabiltzen ari diren guztiak daude.

Berreskuratzeko lana