EFEKTU FOTOELEKTRIKOA

Efektu fotoelektrikoa.Deskribapena. Azalpen kuantikoa. Einsteinen teoria. Atari-maiztasuna. Erauzte-lana.

Efektu fotoelektrikoak  honetan datza: gainazal metaliko batzuk argiaren eraginpean jartzean (argi ikusgaia edo ultramorea) elektroiak igortzen dituzte.

Efektu fotoelektrikoa aztertuta, honako fenomeno hauek gertatzen dira, batzuk Fisika Klasikoak azaltzen ez dituenak:

Albert Einsteinek, ikusita zer muga zituen fisika klasikoak materiaren eta argiaren arteko elkarrekintza azaltzeko, efektu fotoelektrikoa azaldu zuen, erradiazioaren bi hipotesitatik

abiatuta:

— Erradiazio elektromagnetikoaren energia ez da era jarraituan hedatzen espaziotik, modu diskretuan baizik, fotoien bidez, paketetan edo energia-kuantutan bilduta. Argiaren intentsitatea aldatzen denean fotoi kopuru aldatzen da baina fotoi bakoitzaren energia berdina izango da, argiaren maiztasuna ez badugu aldatzen.  

— Metaletan elektroiak daude, eta nahiz eta barruan aske egon metalatik ateratzeko energia eman behar zaie, gehiago edo gutxiago metalaren arabera. Energia hori erauzte-lana da, W, eta metal bakoitzaren ezaugarria.

— W0 lan-funtzioa da: elektroiak metaletik ihes egiteko behar duen energia minimoa. Magnitude hori metal bakoitzaren bereizgarria da.

Atari-maiztasuna, f0, aurrekoan esan dugun bezala, efektu fotoelektrikoa gertatzeko behar den maiztasun minimoa da. Horrek esan nahi du horrelako maiztasuna duen fotoi baten energia dela, hain justu, metalaren erauzte-lana:

W = hf0

Orduan, energia zinetikoa da:      EZ = hν − W0

Edo beste modu batean esanda:    hf  =           hf0             +      EZ