6. Gaia: Energia

0. Zer dakigu energiari buruz?

1. Energiaren definizioa:

Magnitude fisikoa da, eta gorputz batek bere buruan edo beste gorputz batean aldaketak eragiteko duen  ahalmena neurtzen du.

NS-an joule de bere unitatea. Beste batzuk ere erabiltzen dira: kaloria eta kilowatt-ordua.


2. Energiaren motak:

Energia termikoa: tenperatura desberdina duten gorputzen artean sortzen da.

Energia zinetikoa: Mugitzen ari diren gorputzek daukate.

Energia potentziala: altuera batean dauden gorputzek daukate.

Energia mekanikoa: Energia potentziala eta energia zinetikoaren batura  da.

Energia elektrikoa: Mugitzen ari diren karga elektrikoek daukate.

Irradiatze-energia edo erradiazioa: uhin elektromagnetikoek garraiatzen dute, hau da, argia, mikrouhinak, X izpiak, irrati eta telebistako uhinak.

Energia kimikoa: Erreakzio kimikoetan sortzen da.

Energia nuklearra: atomoen nukleoetan biltzen da. Nukleoak elkartzean (fusio nuklearra)  edo  zatitzean (fisio nuklearra) askatzen den energia da.

Ikusi hurrengo bideoak:

BIDEO GEHIAGO

Egin hurrengo ariketak:

1. Azaldu zer energia mota duen:

a) Haizeak

b)Ibai bateko urak

c) Urtegi bateko ura

d)teilatu batean dagoen pilota batek

e)konprimatuta dagoen malguki batek

f) Ostikoz jautitako futbol-balio gabe

33. Lotu zure koadernoan energia mota bere ezaugarriekin.

3. Energiaren ezaugarriak:

- Trasferitzen da gorputz batetik bestera. Adibidez: Suak ura berotzen du.

- Metatu egiten da piletan, baterietan...

- Garraiatu egiten da: elektrizitatea kableen bidez, erradiazioa uhineen bidez...

- Eraldatu egiten da; haize errotak garia irina bihurtzen du.

- Kontserbatu egiten da. Energiaren kantitatea berdina da beti, ez da berririk sortzen ez desagertzen.

- Degradatu egiten da. erabili ezin den energia da, eraldaketan zati bat  galdu egiten da gorputzen tenperatura igotzen. Adibidez berotzen diren bonbillak eta aparato elektronikoak.

Egin hurrengo ariketak:

6, 7, 26 eta 27 liburuko ariketak egin

4. Energiaren iturriak:

Definizioa: energia lortzeko erabil daitezkeen material naturalak dira.

Bi motatakoak daude: berriztaezinak eta berriztagarriak.

Berriztaezinak: naturan kantitate mugatuan daude, azkenean agortu egingo dira.

Berriztagarriak: ez dira agortzen.

Egin liburuko 29. ariketa

5. Nola ustiatzen dira energia-iturriak?

Egin liburuko 30. ariketa

Taldeka prestatu energia mota bati buruzko aurkezpen bat. Bertan agertu behar dira:

Eskema

Egin liburuko 17, 18, 31 eta 38 ariketak

Zentral elektrikoak

6. Erabiltzen dugun energia (liburuko 172 eta 173 orriak). Garapen iraunkorra 174

Irakurri eta egin 22, 23 eta 24 eta 25 ariketak

Galdetegia

kahoot