Ikusmenaren akatsak.

Begia sistema optikoa da eta akatsik ez duenean irudia erretinan eratzen da. Baina begiko sistema optikoan dauden atal ezberdinen arteko erlazioa ez da beti egokia izaten. Honen eraginez funtzionamendu akats batzuk sortzen dira:  

Miopia

Begi miopeak ondo fokatzen ditu hurbileko objektuak baina ezin ditu urruneko objektuak fokatu.Begiaren sistema optikoa gehiegizko konbergentzia du, ondorioz irudi fokua kristalino eta erretina artean dago. Kristalino, erretina edo bien kausa izan daiteke gehiegizko konbergentzia; edo begiaren diametroa ohikoa baino handiagoa izatea. Begi miopeak erretinaren aurrean osatzen du irudia, beraz, argitasunik gabe, lausoturik. Objetua begirantz gerturatuta, irudia erretinara hurbiltzen da. 

Konbergentzi handi horren ondorioz hurbileko objektuak fokatzeko arazorik ez ditu izaten. Miopeak hurbileko puntua oso gertu dute eta, ondorioz, gertuko bista hobea dute begi normalak baino. Miopia lente dibergenteen bitartez zuzentzen da, irudia atzerago fokatzea ahalbidetzen dutelarik. 

HIPERMETROPIA

Alderantzizko gaitza da. Begi hipermetropeak ezin ditu hurbileko objektuak fokatu, hurbileko puntua 25 cm-tik gora duelako. .Begiaren sistema optikoa  konbergentzia-akatsa du, ondorioz irudi fokua  erretinaren atzean dago.  Akats hau begi globo laburregiak sortzen du gehienetan baina kornearen kurbadura txikiegiak ere sor dezake. 

  

Hipermetrope batek betaurrekoak behar ditu , haien begiak handiagotuta ikusten dira, betaurrekoek luparena egiten dutelako.

Presbizia edo ikusmen nekatua

Adinarekin agertzen den akatsa da. kristalinoak malgutasuna galtzen du eta muskulu ziliarrak ahultzen dira, ondorioz, begiak egokitze ahalmena galtzen du. Urbileko puntua , 25 cm-koa, haratago kokatzen da eta hurbil dauden objektuak ez dira ondo ikusten. Leiar konbergeentean bidez zuzentzen da. Horrenbestez, izpiak sartzen dira infinitutik baletoz bezala eta irudia erretinan eratzen da.

  

ASTIGMATISMOA

 Akats hau agertzen da kristalinoa edo kornea erabat esferikoak ez direnean. Horrelakoetan objektu puntualen irudiak lerro laburrak bihurtzen dira. Horregatik begi astigmatiko batek ezin ditu garbi bereizi zuzen paraleloak. Akatsa zuzentzeko diseinu zilindrikoa duten lente zuzentzaileak erabiltzea eskatzen da.