Uhinak

UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK

Karga elektriko oszilakor batek sortzen duen perturbazioa da, zeinek energia garraiatzen duen espazioan, eremu elektriko eta magnetikoaren bidez. Gogoratu eremu elektriko aldakor batek magnetismoa sortzen duela eta alderantziz.

 E eta B perpendikularrak dira. 

Errefrakzio-indize absolutua (edo errefrakzio-indizea), n = c/v , n>1 beti, hutsean n = 1.

PROPIETATEAK:

- Zeharkako uhina. Hedapen norabidea eta eremuak perpendikularrak dira. 

-         c =  λ·f     Argiaren hutseko abiadura : c = 300.000 km/s = 108m/s

254 orrian 10,11,12 ariketak

OPTIKA argiaren propietateak, izaera eta materiarekin elkarrekintzak aztertzen dituen fisikaren arloa da.

Argia espektro elektromagnetikoko zati ikusgaia da. Gorputz bat izan daiteke, argiaren aurrean:

Opakua: argiak ezin badu zeharkatu.

Zeharragia: argiaren proportzio bat pasatzen bada.

Gardena: Ia argi osoak zeharkatzen badu.

Historikoki eztabaida bizia egon da argiaren izaerari buruz:

- Partikula teoria: , greziarrek eta Newtonek defendatu zuten, argia partikula-korronte bat bezala.

Newton-en araberera (1704an), argi-fokuek partikula oso txikiak igortzen dituzte, norabide guztietan eta zuzenki.

Hertz-ek, 1887an, efektu fotoelektrikoa aurkitu zuen: argiak gainazal metaliko bati erasotzean elektroiekin talka egiten du.

 

- Uhin-teoria: 1800. urtearen hasieran hainbat aurkikuntza sendotu zuten uhinaren teoria: Young, 1801an, argi-interferentziaez esperimentuak eta 1808an polarizazioa ,zein Fresnelek, 1815an difrakzioaz esperimentuak, eta frogatu zuen teoria korpuskularra ez zela gai aurkikuntza hauek azaltzeko.Argiak energia garraiatzen du espazioan, uhin antzera, Maxwellek frogatu zuen argia uhin EM dela eta honetik optika eta EM lotu ziren. Teoria korpuskularra ia baztertuta geratu zen.

- Dualtasun-izaera: onartzen da gaur, uhin EM bezala hedatzen da, baina materialekin duen elkarrekintzan, energia trukea gertatzen da (izaera korpuskularra). Beraz, batzutan uhinarena(interferentzia) da eta besteetan partikula, (efektu fotoelektrikoa), inoiz ez aldi berean.

ARGI FENOMENOAK: ISLAPENA ETA ERREFRAKZIOA(galdera teorikoa)

254 orrian 18,19,20,21,22 ariketak

DISPERTSIOA EDO SAKABANATZEA

Uhin luzera desberdin dituen argiak erasotzean material bat, errefrakzio angelu desberdinak izango ditu. Argi gorriak desbideratze txikiena pairatzen du. Fenomeno honi dispertsioa edo sakabanatzea deritzo. Adibidez, argi zuria prisma bat zeharkatzen duenean edo ostadarra. 

POLARIZAZIOA

Eremu elektrikoak oszilatzen badu norabide bakar batean, argia linealki polarizatua dagoela esaten da.

Argi naturala ez da polarizaturik. Uhin kopuru handia nahasturik osatzen duelako, bakoitzak plano batean oszilatzen du. Argia polarizatzeko, deseustu behar dira norabide guztiak , bat izan ezik. 

1808an, Malus fisikariak ikusi zuen , argiak beira erasotzean, argi islatua polarizatzen zela, eraso angelu jakin patentzat.

Geroago, Brewster-rek arukitu zuen polarizazio osoa gertatzen dela eraso angeluak eta izpi islatuak 90º osatzen bazuten.

tg e = n

OPTIKA GEOMETRIKOA