Amadeus filma
http://www.rtve.es/alacarta/videos/this-is-opera/this-is-opera-flauta-magica/3363850/
Mozart, Wolfgang Amadeus ( 1756 – 1791)
Inoiz izan den musika sortzailerik handienetarikoa izan zen Mozart, haur prodigioa, hain zuzen ere, 4 urterekin pianoa jotzen zuen, eta 6-7 urterekin zenbait lan koposatuak zituen dagoeneko. Mozart Salzburgon jaio zen musikari familia oparo batean, hori dela eta bere gurasoak izan ziren bere lehenengo maisuak. Bizitza laburra izan bazuen ere, 800 lan inguru konposatu zituen. Mozartek denetariko lanak konposatu zituen, instrumentalak nahiz ahozkoak.
Bere nagusia eta mezenas zen Salzburgoko Artzapezkikuaren kontra altxa zen, beraz, askatasunean bizi eta konposatu zuen lehen musikaritzat hartzen da, baina Artzapezkikuak bere kontra egin zuen eginiko mespretxua zela eta, eta hori dela eta lanik gabe eta pobrezian hil zen.
Mozart XVIII. Mendeko operaren musikagile nagusia izan zen; bere lorpen nagusia Italia, Frantzia eta Alemaniako joerak biltzea izan zen, estilo berria sortzeko, bai eta opera mota guztiak lantzea ere.
Hona hemen bere lanik garrantzitsuenak: