Ariketak: doremi
Hizkuntza musikala wixean: http://karmast.wix.com/partitura_irakurtzen
HOTSA
· Zerk sortzen du hotsa?
Hotsa gorputzen bibrazioek sortzen dute. Hotsa airearen, uraren edo beste gorputz batzuen bitartez transmititzen da, hots-uhinen bitartez.
Bibrazioak neur daitezkeenean eta maiztasun erregular batekin egiten direnean, noten bitartez irudikatzen diren musika hotsak sortzen dira.
Bibrazioak irregularrak eta neurtzen oso zailak badira, zarata sortzen da.
· Hotsaren ezaugarriak:
Intentsitatea:
Hots bat zein indarrarekin sortzen den adierazteko erabiltzen da. Bibrazioaren zabaltasunari esker mugatzen da.
Hotsak bi motatakoak dira: ozenak eta motelak.
Tonua:
Hotsaren garaiera da: garaiak (altuak) edo apalak (baxuak).
Maiztasunak ematen du, hau da, segundo bakoitzean dauden bibrazioen kopuruak.
http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2017/11/01/agudoa-edo-grabea/
Tinbrea:
Hots baten izaera da, bere kalitatea. Hots bat beste batetik bereizten uzten digun ezaugarria da.
http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2015/05/19/soinu-serieak-identifikatu/
Iraupena:
Hots bat abesten baduzu eta tarte batez etengabe mantentzen baduzu, iraupen luzekoa izango da; hotsa berehala eteten bada, iraupen laburrekoa izango da.
· Musikaren grafiak
Historian zehar, hotsaren garaiera irudikatzeko grafia desberdinak asmatu dira.
Alfabetikoa: alfabetoko lehen 7 letrak erabiltzen dira. Idazkera Amerikarra ere deitzen zaio eta solfeoa ez dakitenentzat erabiltzen da.
A B C D E F G
La Si Do Re Mi Fa Sol
· Notak:
Hotsaren garaiera (tonua) adierazten duten zeinuak dira. Honela dute izena:
http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2011/03/06/lengoai-musikala/
http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2018/01/23/noten-izenak-i/
http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2018/01/23/noten-izenak-ii/
http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2019/10/12/noten-izenak-iv/
· Pentagrama:
Bost lerro paraleloen eta haien arteko lau tarteen multzoa. Han jartzen dira musikaren zeinuak.
· Lerro gehigarriak
Pentagramaren gainean edo azpian jartzen dira bertan sartzen ez diren hots garaiegiak edo apalegiak adierazteko.
· Klabeak
Azter ezazu liburuko edozein partitura. Musika idazketa guztiaren aurretik klabe izena duen besteek baino handiago den zeinu bat dago. Klabeak notek garaieraren arabera pentagraman duten kokapena eta izena adierazten diguten zeinuak dira. Hiru klabe-zeinu eta zazpi klabe daude.
Hiru klabe-zeinuak: sol klabea, fa klabea eta do klabea.
· Alterazioa
Alterazioak noten aurretik edo pentagramaren hasieran jartzen diren zeinuak dira eta haien hots naturala aldatzeko balio dute.
· Sostenitua: Tonu erdia igotzen dio (tonuerdi) notari
· Bemola: Tonu erdia jaisten dio (tonuerdi notari)
· Bekoadroa: Aurrekoan eragina ezeztatzen du
· Alterazio motaK:
· Berezkoak: klabearen armadura osatzen dute. Pentagramaren hasieran jartzen dira eta tonalitatea adierazteko balio dute.
· Akzidentalak: aldatu nahi duten notaren aurrean jartzen dira eta haien eraginak jarrita dauden konpasa bukatu arte bakarrik irauten du.
http://moodle.donostiaeskola.org/doremi/2011/03/10/eskala/
Musikak italierako hitz batzuk erabiltzen ditu, ñabardura izenekoak, eta horien bidez bolumena eta abiadura adierazten da. Hona hemen ñabardura horien desberdintasunak
Pianissimo (pp eta ppp) - Oso motel
Piano (p) - Motel
Mezzo piano (mp) - Erdi motel
Mezzo forte (mf) - Erdi ozen
Forte (f) - Ozen
Fortissimo (ff eta fff) - Oso ozen
Fp - Ozen eta gero motel
Crescendo (cresc.) - Pixkanaka handiagotuz
Decrescendo (decresc.) - Pixkanaka txikiagotuz
Diminuendo (dim. Eta dimin.) - Txikiagotuz
Forzando (sf eta sfz) edo forzato (fz) - Bat-bateko indarra nota batean.