KOLYOSNAYA LIRA
Harizko instrumentu errusiarra da
Soinua egurrezko gurpilak hariak jotzean sortzen du.
Giltzak sakatzen dira harietako bat mozteko eta horrela soinua igo edo jaitsi egiten da.
BALALAIKA
Triangelu formako gorputza eta hiru hari dituen instrumentu errusiarra da.
Bost balalaika mota daude: lehenengo balalaika, bigarren balalaika eta balalaika altua, baxua eta kontrabaxua.
ROZHOK
Tronpeta formako egurrezko adar errusiarra da
Tamaina desberdinetakoak daude
6 zulo ditu
ZHALEIKA
Haizezko folk instrumentua da; klarinete edo pipa.
VOLYNKA
Galiziako gaitaren itxura duen gaita errusiarra da.
Instrumentu hau debekatuta egon zen ehun urte baino gehiagotan eta gaur egun berriz berpizten ari dira.
SVIREL
Txirularen familiako haizezko instrumentu errusiar zaharra da
Instrumentu hau Sopel edo Tsevnitsa bezala ere ezagutzen da
Gehienetan egurrez egina izaten da baina batzuetan metalezkoa ere izaten da