Dantza arte mota nagusietakoa da, musika edo literaturarekin batera. Halaber, arte eszenikoa da.
Gorputzaren mugimenduetan datza, erritmikoki edo ez, musikak lagundurik edo ez.
Bestela, dantzaria da arlo honetako artista, eta koreografia dantzak sortzeko jarduna.
Komunikazio modu bat da, zeren eta dantzariek nahiz eta ahozko hizkuntza ez erabili, sentimendu eta keinuekin bere egoera adierazten dute.
Arropa dantza estiloarekin bat datorrena erabiltzen da edota zer adierazi nahi duzunaren arabera ere jantzi zaitezke (gehienetan dantzariek arropa erosoekin janzten dira ondo mugitu ahal izateko).
Dantzatzeko, ez dago jende kopuru finkorik. Jende kopurua dantza mota bakoitzari moldatzen zaio.
Aintzinean , dantza gertakari inportanteei inportantzia handiagotzeko egiten ziren. Gaur egun dantza ondo pasatzeko edo sentimenduak adierateko erabiltzen dugun ekintza bat da.
Dantza mota asko daude: dantza klasikoak (balet), funky, hip hop, break dance, regueton, flamenkoa, merenguea, samba, salsa...
Dantzak, gorputza ondo mugitu ahal izateko baldintza fisiko bat behar da, flexibilitatea eukitzea. Dantzatzeko mugimendu desberdin asko egin behar dira eta horietako asko egiteko flexibilitatea izan behar duzu.
1 Azpimotak
2 Tokian tokiko dantzak
3 Dantzari ezagunak
4 Kanpo loturak
Dantza klasikoa:
Zinta dantza
Palgunadi dantza herrikoia, Bali (Indonesia)
Jainkosaren dantza, Guanyin (Txina)
Artazien dantza, Peru.
Yurinka dantza, Errusia.
Croaziar dantza.
Derwishe dantzariak, Turkia.
Bulgariako dantza.
Călușari dantza, Errumania.
Zeremonia dantza, Congo.
Country roads line dantza, Estatu Batuak.
Sugearen dantza, Jalisco (Mexiko)
Muñeira, Galizia (Espainia).
Fred Astaire (1899-1987).
Lucia Lacarra (1975-).