Perkusioa

Instrumentu hauetan soinua kolpe, elkar jotze, astintze edo marruskaduraren bidez sortzen da. Oso familia zabala da, eta jotzeko modu askotarikoak daude:

  1. Kolpatzen direnak: makilaz, eskuz edo beste zenbait tresnaz kolpatzen dira (danborra, xilofonoa, triangelua...).

  2. Elkar jotzen direnak: Instrumentuaren beraren atalak elkarren kontra jotzen dira (kaskainetak, txindatak, klabeak, krotaloak...).

  3. Astintzen direnak: soinua Instrumentua bera astinduz, soinua sortzen da (maraka).

  4. Marruskatzen direnak: soinua instrumentuaren gorputza igurtzen denean sortzen da (güiroa).

Sailkatzeko modu ezberdinak badaude ere, hemen bi taldetan banatuta aurkituko ditugu: intonazio zehatzeko perkusio-instrumentuak (altuera desberdineko soinuak) eta intonazio zehaztugabeko perkusio-instrumentuak (soinu berdina).

Intonazio zehatzeko

perkusio-instrumentuak

Intonazio zehaztugabeko

perkusio-instrumentuak