Jazz-a hainbat genero musikalen metaketaren ondorioz sortutako XX. mendeko musika mota bat da (1910an agertu zen lehenengo aldiz); Afrikako beltzak Afrikan harrapatu eta esklabu bihurtu zituzten unean hasi zen. Afrikatik Amerikara eraman zituzten, euren kulturarekin batera, eta kultura horretan musikak oso garrantzi handia zuen. New Orleansen sortu zen bertako esklabo beltzek beraien sentimenduak, pentsaerak... adierazteko helburuarekin. Jazz-a Europa mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoaren eta Afrikako musika tradizionalaren arteko fusiotik sortu zen.
Hona hemen jazz-aren ezaugarri esanguratsuenak:
· Swing erritmoa, biko edo lauko konpasen aldi ahulen azentuaziotik sortua.
· Inprobisaziorako joera
· Blue notak: jatorri afrikarreko tonuerdirik gabeko eskala pentatonikoetan oinarritutako melodiak dira.
· Sinkopen erabilera garrantzitsua.
· Sonoritatea eta esaldiak (sonoritate pertsonala).
Jazz-aren ezaugarri garrantzitsuenetako beste bat jazz-a jotzeko erabiltzen diren instrumentuak dira:
Saxofoia
Tronpeta
Pianoa
Tronboia
Kontrabaxua
Hona hemen jazz abesle eta musikari garrantzitsu batzuk: Ella Fitzgerald (1918-?), Dizzy Gillespie (1917-1993) eta Louis Armstrong (1890-1971)
Hona hemen jazz-eko bideo batzuk:
Hona hemen abestutako jazz musikako bideo bat: