MONODIA ERLIJIOSOA
Monodia erlijiosoa mezaren liturgian eta eliz otoitzean erabiltzen den ahots bakarreko kantua da eta hainbat mota desberdin bereizten dira. kantu mota nagusiak hauek dira: Kantu Anbrosiarra edo Milanekoa, Kantu Mozarabea eta Kantu Gregoriarra.
Hala eta guztiz ere, kantu gregoriarra izan da gaur egunera arte heldu den musika mota hauen artean ezagunena. Bere unerik gorena garai erabat teozentriko batean gertatu zen, hau da, gizartea Jainkoaren eta erlijioaren inguruan antolatzen zen garai batean, Elizak sekulako indar kulturala eta politikoa zuenean. Garai horrek (X-XV. mendeak) arte erromaniko eta gotikoaren gailurrarekin egiten du bat.
Hauek dira musika mota honen ezaugarri nagusiak:
· Kantu monodikoa da (ahots bakarrekoa).
· A capella abesten da (instrumentuen laguntzarik gabe).
· Latinez kantatzen da, Eliza Katolikoaren hizkuntza ofiziala delako.
· Bibliatik ateratako testuak abesten dira: itun Zaharrekoak, Itun Berrikoak eta liturgiakoak.
· Erritmo librea du; ez zaio konpasaren metrikari lotzen (testu latinoak eskatzen duenaren arabera).
VII. mendeko San Gregorio Magnok (540-604) ordura arte kristauek kantatzen zuten musika antolatu eta doinu guztiak bildu zituen. Hori dela eta askotan esan izan da kantu gregoriarraren sortzailea izan zela.
Kantu gregoriarra gizarte erlijioso batean sortu zen, eta gizarte horren ustez, gizakia Jainkoa zerbitzatzeko eta betierekotasunerako bizi da; aldi berean, garai hartan elizak botere erlijioso eta espiritual handia zuen. Guzti hau dela eta kantu gregoriarraren heldurua fededunaren arima Jainkoarengana hurbiltzea da.
GREGORIAR MOTAK: Silaba bakoitzeko nota kopuruaren arabera.
Silabikoa: silaba bakoitzeko nota bat.
Pneumatikoa edo apaindua: silaba bakoitzeko bi edo 3 nota.
Apaingarri askokoa edo melismatikoa:Silaba bakoitzeko 3 baino gehiago nota.
MUSIKA PROFANOA (Erlijiosoa ez den musika).
Musika profanoaren jatorria hizkuntza arrunten sorreran bilatu behar da, nazio bakoitzeko hizkuntzen sorreran alegia, bai eta barne merkataritzaren eta ekonomiaren berpiztean. Horren eraginez, gizateriak banakako kontzientzia handiagoa garatu zuen; musikaren bidez, bere eguneroko nahiak eta helburuak adierazteko ahalegina egin zuen, eta ez erlijioari loturiko gauzak bakarrik.
Trobalariaketa troberoak:
Erdi aroko kantagileak dira; olerkariak.
Maitasunari eta gerrako balentriei kantatzen diete batik bat.
Harizko musika tresna batekin kantatzen dute (biola, harpa, lauta edo perkusiozko beste instrumentu batzuk)
Musika monodikoa izaten jarraitzen du.
Erritmo nabarmenagoa eta anitzagoa dute.
Musika Elizatik Gorteetara edo gaztelura igaro zuten.
Musika profano mota berezi bat: Alfontso X. Jakintsuaren “Santa Mariako Kantigak” Ama Birjinari eskainitako musika mota berezia da. (Espainian sortua)
POLIFONIAREN JAIOTZA
Polifonia hitzak aldi berean entzuten diren zenbait ahotsetan kantatzen den kantua esan nahi du. Kantu Gregoriar bati beste bat eransten zaio goitik edo behetik. Polifonia ez zen jaio IX. mendera arte.
Polifonia forma berriak (aldiak)
Polifoniaren sorrera (IX-XII. mende hasierara)
Ars Antigua (XII-XIII. mendeetan): Conductusa eta motetea
Ars Nova (XIV. mendean): Berpizkunde musikarako trantsizio garaian sortu zen. Garai honetan polifonia aberastu egiten da.
Lehenengo forma polifonikoak
*Garai honetan erabiltzen zen idazkera ez zen gaur egun ezagutzen duguna, musika idazteko karratu formako ikur batzuk erabiltzen ziren, eta horriek adierazten zuten doinuak gora edo behera egin behar zuen, baina betiere abestu behar zen tonua zehaztu gabe. Ikur edo idazkera mota horri neumak deitzen zaizkie.