Blues-a XIX. mendean AEBko komunitate afroamerikarretik sortu zen musika mota da (Mississippi, Memphis, Georgia, Ilinois, Luisiana, Alabama eta New Orleans eskualdeetan); espiritualetatik, otoitz eta lan abestietatik, balada eskoziar eta irlandarretatik, errima ingelesetatik eta nekazaritzako deiadarretatik eratorritako musika mota bat hain zuzen.
Blues hitzak literalki tristura esan nahi du, beste hitz batzuekin, blues-a beltzen kantu malenkoniatsua da eta askatasuna lortzeko borrokatzen den herri zapaldu baten musika da.
Bluesaren ezaugarri nagusiak:
Ahotsaren eta gitarraren arteko interakzioa (deia eta erantzuna).
Blue notak: jatorri afrikarreko tonuerdirik gabeko eskala pentatonikoetan oinarritutako melodiak dira.
Hamabi konpasetako egitura errepikakorra erabiltzen du (estandarra).
Melismen erabilera
Sudurreko intonazioa
Blues-aren ezaugarri garrantzitsuenetako beste bat blues-a jotzeko erabiltzen diren instrumentuak dira:
Ahotsa
Gitarra
Bajo elektrikoa
Bateria
Pianoa
Armonika
Saxofoia
Tronboia
Tronpeta
“ B.B. King” eta “ Louis Armstrong” izan ziren bluesaren bi maisu handietarikoak