Instrumentu hauek kopa forman bukatzen duen tutu luzeak dira. Tutu horiek oso luzeak direnez beren baitan biribilduta daude.
Ezpainek eragiten dute airearen dardara soinua sortzeko.
Hasiera batean instrumentu hauek pistoirik ez zeuzkaten, horiek 1815. urtean asmatu ziren nota guztiak jo ahal izateko. Hala ere, hiru pistoiak pultsatuz soilik, ez dira eskalako nota guztiak sortzen. Horiek guztiak airearen abiadurarekin eta norabidearekin lortzen dira; beraz, metalezko haize-instrumentuen jotzaileek, arnasketa oso ondo kontrolatu behar dute, eta horretarako etengabeko arnasketa ariketak praktikatu behar dituzte diafragma garatu ahal izateko.
Sordinarekin jo daitezke guztiak. Tresna horrek udare forma dauka, eta kanpaian jartzen da soinua aldatzeko.
Talde honetako instrumentuak hauek dira: