Johann Sebastian Bach

Johann Sebastian Bach (Eisenach, 1685- Leipzig, 1750)

Eisenachen jaio eta Leipzigen hil zen (itsu hil zen) konposatzaile eta organojole alemana zen, izan ere ezagunagoa izan zen organojole gisa konposatzaile gisa baino. Haren deiturak alemanieraz, erreka esan nahi du. Bi bider ezkondu zen eta 20 seme-alaba izan zituen (asko musikariak izan ziren).

Bach familiari eta erlijioari oso lotuta bizi izan zen, haren musikak argi erakusten duen bezala. Aurretik eginiko musika guztia ezagutzeaz gainera, langile porrokatua izan zen. Esan daiteke haren estiloa ordu arteko musikaren historiaren laburpen bat dela.

Musika korala ez ezik Bachek konposatzeko estilo guztiak darabiltza: kontrapuntua nahiz lagundutako doinua, musika tresnetarako nahiz ahotserako musika. Organorako, klabizenbalorako eta orkestrarako egin zituen lanak oso garrantzitsuak izan ziren.

Hona hemen bere lanik esagunenak:

    • Ahotserako musika: Oratorioak, Kantatak, Koralak, Nekaldiak...

    • Musikatrenetarako konposizioak:

        • Organorako Preludioak, Toccatak, Fugak, Koralak eta Suiteak

        • Brandemburgoko 6 kontzertuak, Ondo tenperatutako klabea...