Hamaika anai-arrebetatik zazpigarrena zen. Bere ama Francisca Suárez de la Concha eta bere aita Francisco Luis de Victoria hil egin ziren Tomasek 9 urte zituenean.
1558an Avilako katedraleko ume abeslaria bihurtu zen. Han hasi zen kantu lauko, kontrapuntuko eta konposiziozko ikasketak, ere joan zen ikasten klabierra bere irakasleekin: Jerónimo de Espinar, Bernardino de Ribera, Juan Navarro eta Hernando de Isasi 18 urtera arte 1566.
Hurrengo urtean Erromara joan zen eta Collegium Germanicum-en sartu zen. Han Giovanni Pierluigi da Palestrinaren ikaslea izan zen Giovanni kapera maisua eta kantuko irakaslea zen. 1575an apaiztu zen eta hiru urte geroago Congregación del Oratorio delakoan sartu zen, Filipe Nerik fundatu zuena.
1586an izendatu zuten Descalzas Reales monasterioko koruko maisu.
1592ean Erromara joan zen bere Missae, liber secundus argitaratzeko. Bi urte geroago behin betiko Espainiara itzuli zen. Bertan hil zen 1611an.