Konpositoreak:
Erromantisismoko musika instrumentalean hainbat konpositore ezagun eta ezaguratsu nabarmnetzen ziren:
Franz Schubert: (Austria, 1797-1828) Erromantizismoko musikagilerik inspiratuenetarikoa izan zen. Berak, zortzi sinfonia egin zituen, azkena amaitugabe utzi zuen arren. Beraren sinfonia gehienetan, Beethovenen eragina nabarmenzten da, aberastasun melodiko handiko sinfoniak baitira.
Richard Wagner (1813 – 1883).
Karlos Maria Von Weber, “opera erromantiko alemaniarraren” sortzailea Beethovenen Fidelio lanaren oinordeko izan zen. Musikagile honek, Ezkutuko ehiztaria eta beste opera batzuekin, estilo berri bati ematen dio hasiera. Estilo berriaren ezaugarrika dramatismo handia eta historiaren, naturaren, naturazgaindikoaren, erruduntasunetik ateratako gizakiaren barkamenaren edo infernuaren erabilera dira.
Weber hil zenean, opera alemanak gainbehera jasan zuen, baina Wagnerrek indarberritu egin zuen. Egin zituen aldaketak guztiak medio dudarik gabe esan genezake Wagner izan dela opera alemaneko konposatzailerik garrantzitsuena.Wagner bere operetan arte guztiak biltzen saiatzen da, besteak beste, poesia, antzerkia, musika, pintura, dekoratuetako arkitektura… Gainera, orkestra handitu egin zuen, batez ere metalezko haize-instrumentuei zegokionez; tinbre berria eman zion orkestrari. Horrez gain, operen oinarria alemaniar kulturan oinarritu zuten, hau da, operak egiteko inspirazioa alemaniar mitologian bilatzen zuen eta <<leitmotiv>>-aren bitartez dramaren eta musikaren arteko batasuna lortu zuen.
Hona hemen Wagnerren operarik ezagunenak: “Tannhäuser”, Tetralogia (“Rhineko urrea”, “Walkiria”, “Sigfrido”, eta “Jainkoen gainbehera”), “Nibelungoen eraztuna”...etab.
Felix Mendelssohn: ( Alemania, 1809-1847) Bost sinfonia konposatu zituen musikari honek. Hauen ezaugarriak, neurritasuna, egitura klasizista eta simetria ziren, baian ezaugarri erromantikoak ere bazituen, adibidez; kolore melodikoak. Bost sinfonia hauetatik oso garrantzitsuak dira, Eskoziarra eta Italiarra izenburua zutenak.
Verdi (Italia 1813-1848) opera italiarraren berpiztearen ordezkari nagusia da. Verdiren musika lanen gaiak bere herriak inperio austriarretik askatzeko zeraman borrokaren isla dira, Nabuccon gertatzen den bezala, hain ezaguna den esklabuen abesbatzarekin. Rigolettorekin, Aida eta Traviatarekin opera italiarraren gorengo maila lortzen du.
Robert Schumann: (Alemania, 1810-1856) Konpositore hau, sinfonia ez ezik beste eremu batzuk nabarmendu zen. Berak, lau sinfonia konposatu zituen eta horietan ere Beethovenen eskemari jarraitu zion. Hau da; Errimoarenaberastasuna eta lan guztietan jartzen zuen indarra.
Cesar franck: (1822-1890) Belgikan jaiotakoa da baina Frantzian egingo zuen bere bizi osoa han lan eginez. Bachen eragina edukiko zuen eta ondorioz sinfonia naziolalizatzeko ahaleginak egin zituen. Re minorreko sinfonia bat du aberastasun harmoniko batekin. Harmoniaren aberastasun hori beraren lanen ezaugarri nabarmen bat izan zen. Baina ezaugarri hau, organoko lanetan edukiko zuen bereziki. Bestetik bera oso maisua handia izando zen organoa jotzen.
Antón Bruckner: (1824-1896) Bederatzi sinfonia egin zituena da eta Beethovenen eta Schuberren eragin handia edukiko zuen. Beste batzuetan aldiz, Wagnerren eragina izando du instrumentuetan zein baliabide harmonikoetan batez ere.
Johannes Brahms: (1833-1897). Musikagile honek Hanslick estetaren teorien eragina izan zuen; inoiz izandako musikagile nagusienetariko bat da. Berak idatzitako lau sinfonietan, Bethovenen perfekzioa berrezarri eta hizkuntza harmnikoa nahiz erritmikoa berritu zituen
Georges Bizet (1838 – 1875).