Musika alaia, ederra eta distiratsua
Doinuaren simetria, oreka eta erregulartasuna da musika mota honen helburua.
Musikan ez dira kontraste handiak ematen (Barrokoko musikarekin alderatuz)
Lanaren hasierako eta amaierako eremuak egonkorrak eta argiak izaten dira; erdiko eremuetan tentsio handiagoa emanez.
Klabezina baztertu zuten eta pianoak garrantzia handia hartu zuen.
Operak berrikuntza handiak jasan zituen: opera libreto batean oinarritzen hasten da, koruari egingizun dramatikoagoa ematen hasten da, oberturak garrantzia handia hartzen du...
Orkestrak ezinbesteko hazkundea izan zuen: harizko musika tresnak bidertu ziren eta tronpa eta klarinetea gehituz.
8 Konpas esaldi bakoitzeko.
Galderak:
Klasizismoa Vienako Bigarren Eskolarekin hasten da: Egia / Gezurra.
Klasizismoa erromantizismoarekin amaitzen da: Egia / Gezurra.
Beethoven Klasizismoko azken konpositorea eta Barroko garaiko lehena dela irizten da: Egia / Gezurra.
Klasizismo musikala arte neoklasikoaren antzekoa da, non artistek, barroko arranditsu eta guztiz handiaren ondoren, edertasuna eta neurritasuna bilatzen duten: Egia / Gezurra.
Klasizismo musikala hitzaren menpe dago eta ez da musika molde instrumental garrantzizkorik sortzen: Egia / Gezurra.
Beren musika lanak Parisen gauzatzen dituzte musikagile klasiko nagusiek (Haydn-ek, Mozart-ek eta Beethovenek): Egia / Gezurra.
Ariketa: Altxorraren bila