Ahotsa izadiak oparitu digun musika tresna da. Ahozko mintzairaren edo kantuaren bitartez, gure sentimenduak adierazi eta besteekin komunikatu ahal dugu.
Ahotsa abesteko erabiltzen dugunean, hainbat modutan erabil dezakegu:
Bakarka
Abesbatzan (zenbait ahotsetara)
A capella (musika tresnarik gabe)
Musika tresnez lagunduta
· Ahoskuntza aparatua
Ondorengo organoak erabiltzen ditugu giza ahotsaren bitartez hotsak igortzeko:
a. Aire hornitzaileak: arnasa kontrolatzea beharrezkoa da ondo kantatzeko eta ahotsaren edertasunerako. Airea barneratzeko birikak zabaldu egiten dira diafragmako giharren eta saihetsartekoen eraginez.
Hiru arnasketa mota daude:
Saihetsekoa
Toraziko goialdekoa
Diafragmatikoa
Kantuari dagokionez, diafragmatikoa da garrantzitsuena, nahiz eta, ondo abesteko, denak diren beharrezkoak.
b. Hots sortzaileak: arnasa hartzerakoan ahots kordak irekita egoten dira; kantatzerakoan edo soinua sortzean ordea ahots kordak itxi egiten dira, hau da, neurri handiagoan edo txikiagoan teinkatu egiten dira. Laringean sortzen diren dardarek (uhinek) soinua sortzen dute. Hotsaren garaiera (altua edo baxua) ahots kordek duten luzeraren, lodieraren eta tentsioaren araberakoa izaten da.
c. Erresonatzaileak: Trakea, sudurra, bekokia eta ahoak osatzen dute. Oso garrantzitsua da arnasketa menperatzea erresonatzaileak ongi erabiltzeko eta ahoskuntzako organoak ez mintzeko (egoki erabiltzeko).
· Ahots motak Ahotsa klasifikatzea oso zaila da ahots bakoitzak ezaugarri desberdinak baititu eta hori dela eta faktore asko hartzen dira kontuan ahots bat klasifikatu behar den bakoitzean. Horretarako lehenik eta behin gizonezkoen eta emakumeen arteko bereizketa egiten dugu. Ondoren tesituren arteko bereizketa egiten dugu eta bukatzeko tinbreari (ahotsaren kolorea, bolumena, lodiera, distira eta vibratoa) antzematen diogu. Guzti hori kontuan hartuta honako klasifikazioa egin dezakegu: a. Emakumeak:Sopranoa: emakumezkoen ahotsik altuena da. Baina sopranoen artean ere bereizketa egiten da:
Arina/koloratura: Edita Gruberova, Lucia Serra eta Natalie Dessay
Liriko-arina: Joan Sutherland eta June Anderson
Lirikoa: Montserrat Caballé, Mirella Freni eta Kiri te Kanawa
Spintoa: Renata Tebaldi eta Aprile Milo
Dramatikoa: Maria Callas, Brigit Nillson, Ghena Dimitrova eta Eva Marton
Mezzo-sopranoa: Sopranoena baino ahots baxuagoa da eta honetan ere bereizketa egiten da:
Arina: Cecilia Bartoli
Lirikoa: Teresa Berganza eta Agnes Baltsa
Dramatikoa: Giulietta Simionato eta Dolora Zajick
Kontraltoa: emakumezkoen ahotsik baxuena da. Ahots mota honetan ere bereizketak egiten dira:
Arina: Marilyn Horne
Lirikoa: Marian Anderson
Dramatikoa: Kathleen Ferrier eta Ewa Podles
b. Gizonezkoak:
Castratia: 1550. urte ingurukoak dira ahots mota honi buruz aurkitu diren lehenengo datuak. Abestirako doia eta ahots arina/altua zutela adierazi zuten mutikoei kastrazioak egiten hasi ziren pubertaroan ahotsa aldatu ez zitzaien. Horrela, haurren ahots arin eta altuak izaten jarraitzen zuten baina nagusi baten indarra ere bazuten, emakumezkoen rolak abesteko paregabeak ordungo estetikaren arabera. Historiako castratirik ospetsuena Farinelli izan zen. Azkenengo castratia Alessandro Moreschi izan zen eta Erroman hil zen 1922an.
Sopranista: Gaur egun badira kontratenore jakin batzuk falsetearen teknika bereziki garatu dutenak eta gizon hauei sopranista deitzen diote sopranoak imitatzen baitituzte; sopranoen bezalako tesitura (kontratenoreena baino luzeagoa) lortzen baitute eta ahotsaren kolorea haur baten kolorekoagoa delako. Esan genezake gaur egun kastratien antzik gehien izango zuten ahotsik antzekoena izango zela.
Kontratenorea: gizonezkoaren ahotsik altuena da, nahiz eta nahiko femeninoa dirudien. Ahots mota hau oso azkarra eta naturala (berezkoa) izaten da, nahiz eta nahiko arraroa den. Kontratenore ospetsu batzuk: Paul Esswood eta Andreas Scholl
Tenorea: ahots arrunten artean gizonezkoaren ahotsik altuena da. Baina tenorren artean ere bereizketa egiten da:
Arina: Alfredo Kraus eta Juan Diego Florez
Lirikoa: Jose Carreras eta Luciano Pavarotti
Spintoa: Placido Domingo
Dramatikoa: James King eta James McCracken
Baritonoa: gizonezkoen ahots baxua da. Ahots mota honen tinbrea oso argia izaten da eta hauen artean ere bereizketa egiten da:
Arina: Virgilio Bellatti
Lirikoa: Dietrich Fischer-Dierkau
Dramatikoa: Cornell MacNeil
Bajo-Baritono: Thomas Quasthoff eta Bryn Terfel
Barítono Verdinaoa: Leo Nucci eta Tito Gobbi
Barítono Buffoa: Andrew Shore eta Claudio Desderi
Baxua: ahots mota hau da gizonezkoetan ahotsik grabeena. Tinbre eta kolore oso ilunak dituzten ahots motak dira. Ahots mota honetan ere bereizketak egiten dira:
Arina: Samuel Ramey
Lirikoa: Nicolai Ghiaurov
Dramatikoa/Sakona (profundo): Kurt Moll
KURIOSITATEAK:
1. Ahozko errekor bat:
2. Baso bat ahotsaren bidez apurtzen:
Laguntza · honi buruz · Blog · Prezioa ezartzen · Isilpekotasuna · Baldintzak · Laguntza · Hobetu
Contributions to https://musikaren-historia.wikispaces.com/ are licensed under a Creative Commons Attribution Share-Alike 3.0 License.
Portions not contributed by visitors are Copyright 2013 Tangient LLC