Berpizkundea


Errenazimendua XV. eta XVI. mendeetako mugimendu soziokultura da. Errenazimenduan agertu zen artistak kulturaren arlo guztiak ukitu nahi izan zituen: arkitektura, eskultura, pintura, literatura eta musika. Eta musikan estilo berpizterik egon ez zen arren, musikak susperraldi bat izan zuen.

Kultura aldetik, Errenazimentuaren ezaugarri nagusia mundu klasikoari begira egotea izan zen: Grezia eta Erroma klasikoa mirestu eta goraipatu ziren. Aro honetako pentsalariak eta artistak Aintzinako Grezian oinarritu ziren (arkitektura, eskultura…) baina Aintzinaroko musika oso ezezaguna zenez, musikariek ez zuten non oinarritu. Beraz, estilo berri bat asmatu zuten Erdi Aroko ohiturekin apurtuz.

Erdi Aroan gizartea Jainkoaren eta erlijioaren inguruan antolatzen zen (TEOZENTRISMOA). Berpizkundean, berriz, ANTROPOZENTRISMOA edo HUMANISMOA sortzen da: gizakia munduaren zentrotzat hartzen da, garrantzitsuena da.

Garai honetan, bestalde, Luteroren, Kalbinoren eta Inglaterrako Enrike VIII.aren erreforma erlijiosoa dela bide, porrot egiten zuen Erromako Elizaren batasunak, eta latina, Europako hainbat elizetan, bere pribilegioak galtzen hasi zen, herri-hizkuntzen mesedetan (alemanera, ingelesa, euskara...). Erreforma protestanteak eta baita ere Kontrarreforma katolikoak (Trentoko Kontzilioa, 1545-1563), gainera, eragin handia izan zuten musika arloan. Honek musika estiloak eta moldeak bereiztea ekarri baitzuen. Martin Luterok "koralak" sortu zituen, anglikanoek "anthemen" alde egin zuten zuten eta katolikoek "motetea" aukeratu zuten.

MUSIKARI dagokionez, Errenazimenduak beste ezaugarri hauek ere izan zituen:

    • Polifonia* (aldi bereko ahots batzuen kantua) erabiltzen da, bai musika profanoan (madrigalak...) eta bai musika erlijiosoan (moteteak...). Madrigala Italian XIV. mendean sortutako eta Europan hedatutako musika-konposizioa da eta testuetan gai profanoak erabiltzen ziren. Motetea, berriz, XIII. mendean sortutako konposizio-mota da. Mezatako testu latindarrak kantatzeko sortu zen. Madrigalaren erlijio-alorreko aldagaitzat jotzen da.

    • Bestelako musika profanoa ere badago, alaiagoa: "La pulce d´acqua"

    • Musikariak igo egiten dira eskala sozialean eta anonimotasuna galtzen dute. Errenazimenduko musikariek jadanik eliztarrak ez diren mezenasak ere izaten dituzte.

    • Josquin des Prez (Flandesko eskolako musikari ospetsuena), Giovanni Palestrina (Erromako musika eskola ospetsuaren sortzailea) eta Tomas Luis Victoria (Palestrinaren ikaslea izan zen) dira garai honetako autore garrantzitsuenak


  1. AHOTSETARAKO MUSIKA

a. Erlijiosoa

Berpizkundean gertatu ziren erreforma erlijiosoek eragina handia izan zuten musika arloan . Eliza katolikoaren nagusitasuna hautsi eta eliza protestantea eta anglikanoa sortzen dira. horrek musika estiloak eta moldeak bereiztea ekarriko du. Erreforma protestanteari ekin zion Martin Luterok korda sortzen du; anglikanoek anthem izenekoa egingo dute eta katolikoek, berriz, meza eta moteteari ekingo diote.

  • MEZA: Meza katolikoa 5 zatiketan egituratzen da. XV. mendean nagusitu egin zen foma hau, bere mailarik gorena XVI. mendera arte heldu ez bazen ere. (Entzunaldia: "Credo". Palestrina)

  • MOTETEA: Bi edo hiru ahotseko porma polifonikoa da; ahots guztiek letra desberdina kantatu eta erritmo esberdina dute. Beraz, musika oso bizia eta kontrastatua da.

  • KORALA: Alemanian sortu zen . Luterok Erreforma protestantea hasi zuen eta bere ustez herriak ofizio erlijiosoetan parte hartu behar zuen. Halaber, musika zen, teologiaren atzetik, munduko gauzarik garrantzitsuena eta erlijio berrian garrantzi ezinbestekoa hartu zuen. Kantu gregorianoa baztertu eta estrofatan zatitutako herri-abestietara jo zuen. Honela KORAL deritzon forma musikala sortu zuen.

Koralaren ezaugarriak hurrengoak dira:

  • Jendeak atsegin dituen musika profanoak eta erlijiososak erabiltzen ditu;

  • alemanieraz kantatzen da, ez latinez;

  • musika oso bakuna da, eta doinu herrikoia dauka;

  • erlijio berriaren sinbolo bihurtu zen, eta horrenbestez, protestanteen himnoa izan zen.

(Entzunaldia: "Mein Gemut ist mir verwirret", H. HASSLER)


b. Profanoa

Polifonia musika profanoan ere erabiltzen zen. Humanismoak bere pentsamendua zabaltzeko moduan erabili zuen musika, eta garai hartan eraikitako jauregi handietan olgetarako eta antzezpenerako ezinbesteko bitartekoa izan zen musika.

Musika profanoan amodioari buruzko gaiak edo naturaren deskribapenak dira nagusi; eta musika tresnez lagunduta kantatzen da ia ia beti.

  • MADRIGALA: musika forma polifonikoa da, hizkuntza arruntean kantatua. Bere helburua gizakiak dituen sentimenduak adieraztea da. Bi, hiru edota lau ahotsetan eta a capella izaten da, batzuetan akonpainamendua edukitzen duen arren. Italian sortu (MONTEVERDI dugu musikari inportanteena) eta Europa osora zabaldu zen. INGALATERRAN ayrea esaten zaio, FRANTZIAN, chansona eta ESPAINIAN bilantzikoa


MUSIKA PROFANOA ESPANIAN

  • Erromantzea: Espainiako antzinako erromantzeen gaiei buruzko forma polifonikoa da.

  • Bilantzikoa: Espainian, madrigalari bilantzikoa esaten zaio. Jatorri herrikoiprofanoa dauka, eta hiru zati ditu: leloa, kopla eta leloa. Ez ziren Kristoren jaiotzari buruzkoak izaten. Izen hori hartzen du hiribilduetako biztanleek (bilanoek) abesten zituztelako.

  • Entsalada: Genero profanoa da, eta bertan zenbait estilo desberdinak nahasten dira. Askotan gai satirikoak lantzen ditu.

(ENTZUNALDIA: "Mas vale trocar", Juan del Enzina)


  1. MUSIKA INSTRUMENTALA

a. MUSIKA TRESNAK

Berpizkundean musika-tresna bakoitzaren tinbre bereizgarriak aurkitu ziren, eta, aurrerapen teknikoei esker Erdi Arotik jaso zirenak hobetu egin ziren. . Bereziki, hari instrumentuak eta aldi berean hainbat doinu sortzeko gai diren musika-tresna polifonikoak garatzen dira. Garai honetan, gainera, pertsona eskolatuek musika irakurtzen, abesten eta interpretazioak etxean gauzatzeko musika-tresnak jotzen ikasten dute eta horrek ere bultzakada handia emango dio musika instrumentalari.

Garai hartako instrumentu gutxi heldu da gureganaino. Eta heldu direnek zenbait aldaketa jasan dute. Gainera instrumentu horien izena ematerakoan zalantzak sor daitezke.


  • Harizko musika-tresnen erabilerak gorakada handia izan zuen:

- Lautea: kantu eta dantzetan beharrezko instrumentua zen. Jatorri arabiarreko hari sakatutako musika-tresna da

- Bihuela: goren- mailako familia ospetsuetan oso erabilia zen. Espainiako Berpizkundeko instrumentu nagusia da.

- Hankako biola (gaur egungo biolontxeloaren antzekoa)

- Biola (“viola da brazzio”)


  • Tekladun polifonikoen instrumentuetan honako hauek nagusi ziren:

- Organoa: erdi arokoari teklatua eta pedala gehitu zitzaizkion.

- Beste batzuk: salterioa; espineta; klabea; klabikordioa (mahai baten gainean jotzen dena)


b. FORMAK

1. Bariazioa: Musikagileak gai bat aurkeztu eta gero, haren bertsio desberdinak garatzen ditu, baina hasierako gaia beti ezagutzen da.

2. Tocatta: Musika tresna tekladunez jotzen den lan laburra da.

Hona hemen garaiko konposatzaile ezagunenetako batzuk:

Hona hemen Tomás Luis de Victoriaren Ave Maria abestiaren bideo:

Hona hemen Monteverdiren Lamento della Ninfa abestia:

Lauta

Bihuela

Biola

Hankako biola

Organoa

Klabikordioa

Berpizkundeko musikari buruzko galderak:

Galderak