Cristoph Willibald Gluck (Erasbach, 1714 - Viena, 1787)
Erasbachen jaio eta Vienan hildako konposatzaile alemaniarra da. Aldi honetako musikagile nagusia izan zen eta nahiz eta bera alemaniarra izan, bere lanik gehienak Parisen estreinatu zituen. Horrez gain, erabat murgilduta egon zen Frantzian zeuden operari buruzko eztabaidetan.
Gluckek Barroko-Rococotik Klasizismorako iragaitea burutu zuen operan.
Bere lan nagusiak hauexek dira: La clemenza di Tito, Orfeo ed Euridice eta Alceste.