George Friederich Händel (Halle, 1685- Londres, 1759)
Händel Hallen jaio eta Londresen hil zen (itsu hil zen) musikagile alemana zen. Bidaiari amorratua zenez Italia eta Ingalaterra bisitatu eta Ingalaterran bizitzen geratu zen. Aristokrazia ingelesarentzat Operak eta burgesiarentzat Oratoriak konposatu zituen; hain zuzen ere, azken gertakizun horrek aurrerapen bat ekarri zion musikaren soziologiari.
Abesbatzerako eta musika tresnetarako konposatzaile handia izan zen eta Barrokoaren amaierako musikagile nagusitzat hartzen da. Baliabide xinpleen bidez emaitza harrigarriak lortzen zituen.
Hona hemen bere lanik garrantzitsuenak:
Operak: Altzina, Julio Zesar, Xerxes...
Oratorioak: Mesias (hiru astetan idatzia), Aleluia, Judas Makabeo...
Musika trenetarako konposizioak: Kontzertuak eta Grossoak; Organorako idatzitako lanak; Suiteak: Uretako musika eta Su artifizialetarako musika.