Haydn, Joseph ( 1732 – 1809)
Rohraun (Austria) jaio eta nobleziaren esanetara lan egin zuen musikagile alemana da. <<Sinfoniaren aita>> dela esaten da, beraren bidez forma hori musika klasikoaren protagonista bihurtu baitzen; hain zuzen ere 104 sinfonia konposatu zituen. Esterhazy printzearen musikagile ofiziala izan zen, eta horrenbestez, beraren lanek joera aristokratikoa zuten, nahiz eta herriko doinuetan oinarritura zeuden.
Horrez gain, harizko laukotearen (bi biolin, biola bat, eta biolontxelo bat) sortzailea izan zen.
Hona hemen bere lanik aipagarrienak:
· Sinfoniak: La Chae, L’Ours, La Poule eta Oxford.
· Händelen eraginez egindako lanak: Kreazioa, Urtaroak eta Zazpi Hitzak (hirurak oratorio)