XX. mendeko musika

SARRERA:

XX. mendean, II. mundu gerraren ondoren, iraultza handi bat eman zen mundu guztian eta horrek sekulako aldaketa eragin zuen musikan ere; elektronikak, telebistak, zineak, magnetofonoak, diskojogailuak eta abarrek musikan eragina izan zuten eta mugimendu eta estilo berriak sortzen hasi ziren:

KONTSUMORAKO MUSIKA

Hona hemen kontsumorako musikaren ezaugarri garrantzitsuenak:

    • Kontsumorako musika edo musika arina, gure garaiko musika herrikoia da.

    • XIX – XX. Mendeen arteko trantsizioan hasten da.

    • Mundu osoko musika herrikoien eragina du eta Estatu batuetan hasten da hedatzen.

Hona hemen kontsumorako musika mota desberdinak:

ROCK & ROLL-AREN HASIERA

Rock & Rolla AEBtan sortu zen XX. mendeko bigarren erdian. Rock musika estiloa oso zabala da eta muga lausoak ditu; hain zuzen ere, batzuetan Soul edo funk generoak ere lotzen zaizkio.

Rock & Roll hitza genero honen hasierako musikari bakarrik deitzen zaio; Rock hitzarekin genero musikalaren historia guztiari deitzeko ordea Rock hitza erabiltzen da. Rock & Roll hitzak "Oscilar y Rodar" esan nahi du.

Rock & Rollaren ezaugarri nagusiak:

· Blues beltza eta Country zuria nahasi eta gitarra elektronikoaren akordeen fusiotik sortu zen.

· Beste musika mota batzuk ere eragin izan zuten: jazza, saltsa, booggie woogie...

Rock and Rolla jotzeko erabiltzen diren instrumentuak honako hauek dira:

· Ahots-melodia

· Gitarra elektrikoa

· Baxua

· Erritmo markatuko bateria

· Haize-instrumentuak (Rock & Rollaren hasieran)

· Teklatua (Rock musikaren hainbat azpigenerotan)

· Sintetizatzaileak (Rock musikaren hainbat azpigenerotan)

Rock & Rollaren ikurrik esanguratsuenetako bat izan zen Elvis Presley abeslari ospetsua.

FOLKA ETA PROTESTA KANTUA

Folka eta protesta kantuko abeslaririk garrantzitsuenak Joan Baez eta Bob Dylan izan ziren.

Joan Baez: 1941. urtean New Yorken jaiotako abeslari bakezalea zen. Bake, berdintasun eta askatasun ideietan oinarritutako "protesta kantua" zabaltzen lagundu zuen.

Bi gertaerek piztu zuten protesta hau:

1. Arrazismoa

2. Vietnamgo gerra.

Garai honetako abeslariek gerra egin orde, musikaren eta kantuen indarrarekin borrokatu nahi izan zuten gobernuaren eta zitalkerien kontra.

Bob Dylan: 1941ean Minnesotan jaio zen. Bere benetako izena Robert Zimmerman da. Bere kanturik ezagunena Blowin' in the wind da eta 60ko hamarkadan gerraren kontra protesta egiten zuten gazteen ereserki bihurtu zen. 1975etik aurrera, gitarra elektrikoa erabiliz iraultza ekarri zuen folk-rock musikara eta aitzindari bihurtu zen.

ROCK & ROLLAREN SENDOTZEA

Beatles talde britainiar ospetsuak Rock & Rollaren sendotzea ekarri zuen eta beraren eraginez beste hainbat talde ospetsu sortzea, esate baterako Rolling Stones-ak. Azkenengo hauek Beatlesen musikaren aurkako erantzun gisa sortu ziren.

Mugimendu guzti horien eraginez, Rock Sinfonikoa sortu zen, hau da, betiko orkestraren eta Rockaren arteko bat egitea. Adibidez: Pink Floyd eta Jethro Tull.

Horren ostean, Rock Gogorra era sortu zen, garrasi eginez kantatzen da eta elektronikaren bitartez hotsa potentzia areagotuz, eta keinuak exageratuz aritzen da; adibidez: kontzertuetan gitarrak apurtu.... Hauek dira Rock gogorreko talde batzuk: Led Zeppelin eta Deep Purple.

Punka Londresko gazteriaren artean sortutako moda da. Ilea koloreetan tindatu eta gandor itxuran moztu zuten. Punkeko talde ospetsuenetako bat Sex Pistols da.

Rapari dagokionez, erritmikoki deklamatutako testu bat da, erritmo elektronikoez lagunduta. Gizarte arauen aurkako izaera erreboltaria eta bortitza duena. Rapero ospetsu batzuk: Enemy, N.W.A, Public, Eminem (gaur egungoa)...

Euskal Herrian ere Pop-Rock abeslari asko sortu ziren garai honetan, besteak beste, Su ta Gar , Negu Gorriak, Eskixu, Itoiz, Hertzainak, Ruper Ordorika, Anje Duhalde....

Hala eta guztiz ere esan genezake munduan Pop eta Rockaren azken arrakasta Michael Jackson, Queen eta Bruce Springsteen bezalako abeslariek izan zutela.

Ariketak:

Enigna

Gurutzegrama

Altxorraren bila