Euskal Herriko Unibertsitateak egiten duen bezala, Gasteizko udaletxeak zientzia-astea antolatzen du, urtero. Europar Batasunak bultzatzen duen Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteari lotuta egoten da. Eskolez gain, herritarrek eta bestelakoek ere parte har dezakete zientziaren astean.

Helburua da herritarren artean kultura zientifikoa sustatzea eta gizartea sentsibilizatzea ikerketa zientifikoaren eta berrikuntza teknologikoaren aurrean. Konpetentzia zientifikoaz eta teknologikoaz gain, bestelako konpetentzia batzuk ere lantzen dira zientziaren astean: ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia eta ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.

Ekintza honen helburu zehatzak hauek dira:

  • Herritarren artean zientzia eta teknologiarekiko interesa piztea.
  • Esparru zientifiko-teknologikoa herritarren kezka eta interesetara zabaltzea.
  • Ikerketen emaitzak zabaltzea eta emaitza horiek protagonistek erakustea.
  • Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren komunikazio-jarduera zehatzak egitea, eragina ahalik eta zabalena izateko.
  • Zientzia eta teknologia hedatzeko eta komunikatzeko egitura egonkorrak sustatzea.