2013an Gasteizko Udalak herritarren zientzia egiten hasi zen. Hasieran programa gutxi kudeatzen bazituen ere, gaur egun eskaintza zabalagoa du: sei kontserbazio-programa eta hiru jarraipen-programa. Ekimenak Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sarea izena du, eta Salburuko parkeko Ataria interpretazio-zentrotik kudeatzen da. Kontserbazio-programak udaberrian egiten dira, bat izan ezik, eta jarraipen-programak urte osoan zehar.

Bi programen helburu dira, batetik, ingurumen-arazoekiko kontzientzia sustatzea, eta bestetik, ekintza egokiak bultzatzea. Gaur egun 100 pertsona inguru ari da, eta %90ekoa da urteko fidelizazioa, gutxi gorabehera.

Ekimen guztiek antolaketa bera izaten dute: helburuak, egutegia, dokumentazio teknikoa, datuen bidalketa eta urteko memoria. Hainbatetan informazio gehigarria ere ematen da. Webgunean programa horien guztien inguruko informazioa jaso dut.