Gero eta gehiago dira baratzea duten eskolak, hirietako ikastetxeetan batez ere. Baratzeak auto ekoizpenerako eta iraunkortasunaz sentsibilizatzeko erabiltzen dira. Horrek duen garrantzia ikusita, eta gero eta eskaera gehiago dagoela ikusita, CEAk eskola-baratzeak sortu edo martxan jartzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu. Gainera, aholkularitza teknikoa eta Gasteizko hiri-baratzen sarearen blogean parte hartzeko aukera ere ematen du.

Ekimen horretan konpetentzia zientifikoa lantzen da, jasangarritasunarekin eta kontzientziazioarekin batera.