Landareak airearen kalitatea ikertzeko tresna egokiak dira. Izan ere, airean dauden kutsatzaileak hostoetan ezartzen dira denborarekin. Ezaugarri hori da, hain zuzen, proiektuaren ezaugarria.

2019ko azken hilabeteetan jarri du martxan CEAk. Herritarren zientzia garatzeko ekimen hori airearen kalitatea ikertzeko programa da, eta Ibercivis Fundazioarekin elkarlanean egiten dute.

Ideia Anberes-ko Unibertsitatean sortu zen 2017an, airean dauden metal astunen maila neurtzeko asmoz. Orduan Airbezen izena eman zioten.

Programaren helburu nagusia hirietako airearen kalitatea ikertzea da, baina badu beste helburu bat: herritarrei jakinaraztea zein den bizi diren lekuaren airearen kalitatea, eta haien parte-hartzea bultzatzea.

Dagoeneko, hainbat herrik parte hartzen dute proiektuan eta Gasteiz horietako bat da. Horretarako, CEAk 300 marrubi-landare banatu ditu boluntarioen artean (guztira 5000 banatu dira proiektuan). Parte-hartzaileek balkoian utzi behar dituzte hiru hilabetez, leku estrategiko batean. Denbora hori pasata (2020ko otsaila), bizpahiru hosto moztu eta postaz bidali beharko dituzte CEAra, bidalketarako protokolo zehatza jarraituta.

Hostoetan metatu diren metal astunak aztertzeko, teknika magnetikoak aplikatuko dira. Identifikatutako partikulak izango dira erregai fosilen konbustioaren, disko-balazten desgastearen eta beste hainbat iturriren ondorioz pilatutako metalak. Datuak Espainiako airearen egoera orokorra ikertzeko erabiliko dira, eta mapa bat egingo da haiekin guztiekin.