Olarizuko lorategi botanikoak landare germoplasmaren bankua du 2011tik. Bertan haziak biltzen dira tenperatura baxuan eta hezetasun-baldintza egokietan, haziek ugaltzeko duten gaitasuna denbora luzez eteteko. Germoplasma bankuak beharrezkoak dira biodibertsitatearen galerari aurre egiteko. Izan ere, espezieren bat desagertzeko arriskuan badago, eta hazia bankuan jasota badago, desagertzeko arriskua gutxitu egiten da.

Olarizuko germoplasma bankuak bi helburu nagusi ditu:

1) 1) Euskal Autonomia Erkidegoko eta mugakide diren inguruko flora basati mehatxatuaren, endemikoaren eta bereziaren epe luzerako kontserbazioaren alde lan egitea.

2) Haziak lortzea eta germoplasmaren bankua hornitzeko landare bizien bildumak osatzea.

Helburua da herritarren artean kultura zientifikoa sustatzea eta ikasleei heziketa ematea germoplasma bankuen inguruan. Konpetentzia zientifikoaz eta teknologikoaz gain, beste konpetentzia bat ere lantzen da ekimenean: ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.

Jardueraren nondik norakoak:

· Germoplasma bankuei buruzko azalpen-bideoa ikusiko dute ikasleek.

· Arriskuan diren espezieak babesteko Olarizu inguruan diren guneak bisitatuko dituzte.

· Biodibertsitatea neurtzeko saiakuntza egingo dute laginketa-taularekin.

· Germoplasma bankua ezagutuko dute eta bertako haziekin egingo dute lan, baita haziak garbitu eta banandu ere.

Ekintza DBHko 2. ziklorako dago antolatuta.