Gasteizek badu Erdi Aroko eremu bat. Ekintza horretan inguru hori erabiltzen da hiri-ekologia zer den azaltzeko. Hain zuzen, Erdi Aroko Gasteizen herritarrek ura etxean izateko zer egin behar zuten azaltzen da. Horrekin batera, etxarteen berreskurapena nola egin den azaltzen da.

Ekintzaren helburu nagusia da hiri-ekologia irakastea Erdi Aroko hiriguneko etxarteak erabilita. Horrez gain, beste helburu bat ere badu: ikasleei hiriaren berri ematea eta ingurunea interpretatzen irakastea.

Jardueran lantzen diren konpetentzien artean aipatzekoak dira izaten ikasteko konpetentzia eta gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.

DBHko 1. zikorako prestatuta dago, eta urria eta martxoa bitartean egin daiteke.