Begi-bistakoa da ingurumenaren hondamena, eta, dagoeneko, ondorioak pairatzen ari gara. Horietako bat da biodibertsitatean galera. Erakunde eta pertsona asko daude kontzientzia ekologikoa bultzatzen; baina ez da nahikoa egoerari buelta emateko.

CEAk eskolarako ekintza proposatzen du floraren galeraz kontzientzia hartzeko. Olarizuko lorategi botanikoan egiten da, eta hainbat atal ditu:

1) Olarizuko lorategi botanikoa ezagutzea.

2) Gimkana egitea: bidaia Europako basoetara.

3) Espezieak identifikatzea.

4) Espezieak kokatzea.

Olarizuko lorategi botanikoak hainbat basotako espezieak ditu landatuta. Hori dela eta, oso inguru aproposa da ikasleek formakuntza bertan jasotzeko. Konpetentzia zientifikoa da gehien lantzen den oinarrizko konpetentzia. Horrez gain, floraren galeraren garrantziaz kontzientzia hartzea eta eguneroko bizitzan ekintza jasangarriagoak bultzatzea bilatzen du.

Ekintzaren helburu zehatzak hauek dira:

  • Lorategi botanikoek kontserbaziorako eta ingurumen-hezkuntzarako duten garrantzia ezagutzera ematea.
  • Tokiko, Europako eta munduko landareen biodibertsitatea ezagutzera ematea.
  • Sailkapen sistematikoa eta taxonomia kontzeptuak irakastea ikasleei.

Ekintza DBHko lehenengo ziklorako dago prestatuta.