Salburuko hezegunea Gasteizen dagoen ekosistema interesgarrienetako bat da. Hala ere, badira ingurua ezagutzen ez duten ikasleak, eta ezagutzen dutenen artean, askok ez diote duen balio ekologikoa ematen.

Ekintza hainbat etapatarako diseinatuta dago, eta formakuntza-saioak ere bai. Ikasleen adinari egokitutako zazpi unitate didaktiko dituzte, eta, konpetentzia zientifikoaz gain, guztietan zehar-konpetentzia bat lantzen da nagusiki: elkarbizitzarako konpetentzia.

Irakasleentzako materiala ere sortua dute. Horretan ekintzaren informazio baliagarria jasotzen da: helburua, ekintzaren deskribapena eta nondik norakoak, edukiak, ebaluazioa…

Ekintzaren helburu zehatzak hauek dira:

  • Inguru natural hurbileko bioaniztasuna behatzea eta aztertzea.
  • Hezeguneetako hainbat ezaugarri ezagutzera ematea: ekosistema mota, bioaniztasuna, etab.
  • Ondare naturala babesteko interesa sustatzea.
  • Ikasleak trebatzea ekosistema jakin bat deskribatzen, aztertzen eta ikertzen.
  • Espazio naturalekiko errespetuzko jarrera barneratzea, eta horiek babesteko konpromisoa.

Ekintza azaroa eta otsaila bitartean egin daiteke.