Dorleta Kortazarrek eta Carolina Rementeriak kontatutako ipuina duzue hau, batek kontatzen duena besteak zeinu hizkuntzan kontatua.
ESKORIATZAKO 24. FERIXIE
Aurreko larunbatean, ekainaren 6an, Eskoriatzako 24. ferixie ospatu genuen. Eskoriatzar eta Ikastolako familia guztientzat egun berezia da.
Aurtengoan desberdin ospatu den arren, oso giro onean egin da eta ferixie inoiz baino biziago dagoela sentitzeko balio izan digu.
Egunean zehar familia askok ospatu zuten eguna beraien etxeetan ekintza desberdinak eginez: marrazkiak margotuz, talo goxoak egin eta janez, txorimaloak eginez...
Ikastolara bidalitako argazki eta bideoekin montai txiki bat egin dugu!
Ea gustatzen zaizuen!
Datorren urtean 25. ferixie izango da eta mundiala izango da!
Datorren larunbatean, Ekainaren 6an, Eskoriatzako 24. ferixie ospatu beharko litzateke.
Gauden egoeran ohiko ferixie antolatu ezin izan dugun arren, Ikastolako komunitatean eta Eskoriatzako herrian egun hori berezia eta garrantzitsua denez , hainbat ekintza eginez gogoratu nahi dugu..
Horien artean ferixako marrazki hauek egin ditugu margotzeko.
Inprimatzerik ez duzuenok jakin Coviranen, Eroskin, Dorleta liburudendan eta Zaruz goxoki dendan izango dituzuela marrazkiak inprimatuta.
Eman kolorea Eskoriatzako ferixako egunari!
Urtero munduko museo guztiek Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dute maiatzaren 18an.
Nola ez, Euskadiko museoek ere jarduera berezi ugari prestatuko dituzte aurtengoan egun hori behar bezala gogora ekartzeko.
Aipatzekoa da, halaber, Museoen Nazioarteko Egunean museo gehienetara doan sartu ahalko garela.
MARRAZKI LEHIAKETA batean parte hartzeko gogorik bai?
Aztertu Programa barruan lehiaketa bat antolatu dute: IBAIALDE LEHIAKETA.
Lanak on-line aurkezteko lehentasuna, marrazki digitala aukeran... irakurri OINARRIAK HEMEN, edo irudia sakatuz.
Barruan daramazun "ARTISTA" pizteko momentua heldu da... animatuko al zara?
AURTEN EZIN IZAN DOGU UDABERRI JAIA GURI GUSTAUKO LITXAKIGUN MODUAN OSPATU, BAINA HURRENGO URTEKUA GOGOZ EGINGO DOGU!
Maiatzaren 2a eskola-jazarpenaren, edo bullying-aren, aurkako eguna da. Gaitz horrek mundu osoan milioika ume eta gazteri erasoten die bere forma guztietan (erasoak, manipulazioa, zirikatzea, jazarpen homofobikoa, cyberbullying...)
Hainbat programa daude arazoari eutsi, aurreikusi eta desagerrarazten saiatzeko.Gurean KiVa eskola-jazarpenaren aurkako programa lantzen dugu.
KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena.
Etxeko hizkuntza portaerak aztertu eta euskararen erabileran ditugun hizkuntza-ohiturak aldatzea izango da ekimenaren helburua.
Maiatzaren 3 arte izango da eta ariketa ezberdinak proposatuko dira, egunez egun.
Web orrialdean zehaztasun gehiago. HEMEN
Aiton-amonekin bideo-dei bitartez ipuin, kontakizun edo garai bateko istorioak partekatu.
Etxekoekin bikoteka irakurri, ama, aita edo anaia-arrebekin.
Irakurritako ipuina etxean dramatizatu.
Etxeko ipuinak antolatu.
Orri-puntuak egin.
Gaubela etxean! Familia osoa linternak piztuta eta argia itzalita ipuinak edo liburuak irakurtzen!!!
"EGUNON MUNDO" abestiaren bidekoklipa.
Abestia : GARI & MALDANBERA
Letra: MIryam Artola Dendaluce
ETB-REKIN ELKARLANEAN. ADIN TARTEA: 6-8/ 8-10
ATERA ZURE KOLOREAK. JUAN GORRITI-REN PROPOSAMENA!!!
" BAGA- BIGA- HIGA". demode QUARTET.
NATURA ETXETIK!!! (Ordenagailuko sagua jaso barik tximeleta bat marraztu eta ikusi zer gertatzen den)
KOLORETAKO MUNSTROA. Koronabirusaren inguruko ipuin polit bat duzue hemen!!!