HIZKUNTZA
3.maila
3.maila
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Aste honetan istoriotxo bat idaztea proposatzen dizuegu. Jarraian duzuen jarduerako irudiak ikusita istorio bat asmatu.
Gogoratu idazten dugunean kontutan izan behar duguna.
HAPUNBEJAN
HA Hasieran maiuskulaz.
PUN Puntuazio ikurrak zuzen erabili.
BE Hitzak bereiztea.
JAN Letra edota hitzik ez jatea.
Aurrekoan bidali genizuen kontrol zerrenda era baliagarria izango zaizue.
Berriz ipiniko dugu behean badaezpada.
IRAKURKETA IDAZKETA TXOSTENA
Aurrekoan banatu genizuen Irakurketa idazketako txostenetik bi edo hiru orrialde egin.
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Aurreko asteko proposamenetan deskribapen bat egitea zeneukaten.
Gelan landu izan dugun bezala, badakigu deskribapenetan adjetiboak erabili behar ditugula deskribatu nahi dugunari buruzko informazio gehiago emateko.
Hau lantzeko hurrengo jarduera egitea proposatzen dizuegu.
IRAKURKETA IDAZKETA TXOSTENA
Aurreko astean irakaslearen eskutik jaso zenuten txostenetik hurrengo 3 orrialdeak egin.
IDATZIZKO ADIERAZMENEKO ARIKETENTZAKO KONTROL ZERRENDA
Jarraian kontrol zerrenda bat jarri dizuegu. Ikasleek zerbait idazten dutenean errepasatzeko eta beraien lanak zuzentzeko eta hobetzeko aukera ematen die zerrenda hauek.
Gurasoei ere lagungarria izango zaizuelakoan gaude.
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Oraingo jarduera honetan pertsona bat deskribatzea proposatzen dizuegu. Gelan ere landu genituen deskribapenak, eta ziur zuzen idazteko gai izango zaretela.
Gogoratu deskribapenak idazteko erabiltzen dugun egitura: aurkezpena, itxura fisikoa eta izaera.
Ekin ba etxeko edo lagun baten deskribapena egiten!
KOMIKIA
Etxean komikiren bat baduzue behatu ongi nola idazten duten komikilariek, zein eratako hitzak edo onomatopeiak erabiltzen dituzten, eta ondoren azpian dauden irudiekin zuen komikia asmatu. Sormena erabili eta komiki polit bat asmatu. Inprimagailurik ez baduzue marrazkiak ere zuek egin ditzazkezue!
Idatzi eta gero argazkia atera eta zure irakasleari bidali.
IRAKURKETA IDAZKETA TXOSTENA
Aurrekoan banatu genizuen Irakurketa idazketako txostenetik bi edo hiru orrialde egin.
IRAKURKETAREN ULERMENA
Hurrengo jardueran testua adi adi irakurri behar duzu eta galderei erantzuten saiatu.
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Jarraian daukazuen jardueran ipuin bat idaztea proposatzen zaizue.
Gogoratu idazten hasi aurrertik ondo pentsatu behar dela, eta idazterakoan HAPUNBEJAN kontutan izan behar dugula.
HAPUNBEJAN
HA Hasieran maiuskulaz.
PUN Puntuazio ikurrak zuzen erabili.
BE Hitzak bereiztea.
JAN Letra edota hitzik ez jatea.
IRAKURKETA
ZEIN GUSTURA IRAKURTZEN DUGUN!
AHOZKO ULERMENA
Azpian dagoen ipuina entzun eta bertan proposatzen zaizun idazlan motza egin.
IDATZIZKO ULERMENA
Azpian duzun dokumentoko helbidean dagoen ipuina irakurri eta proposatutako ariketak egin.
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Jarraian daukazuen ariketan istorio baten hasiera daukazue.
Istorio horrei jarraipena eman behar diozue.
Gogoratu idazten hasi aurrertik ondo pentsatu behar dela, eta idazterakoan HAPUNBEJAN kontutan izan behar dugula.
HAPUNBEJAN
HA Hasieran maiuskulaz.
PUN Puntuazio ikurrak zuzen erabili.
BE Hitzak bereiztea.
JAN Letra edota hitzik ez jatea.
Hitzek jolasteko ere balio dute. Ea ba hurrengo ariketa gustatzen zaizuen!
Aste honetan ere euskarako lan desberdinak proposatuko ditugu.
Idatzizko adierazmena, irakurketa eta idatzizko ulermena landuko ditugu.
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Jarduera honetan etxean daukazuen landare bat hartu eta deskribatzea proposatzen dizuegu, baina ez bakarrik ikusten duguna. Ahalik eta zentzumen gehien erabili landarea deskribatzeko!
IDATZIZKO ULERMENA
Hurrengo ipuina irakurri eta galderei erantzun.
Hurrengo jardueran ipuin polit bat entzun ahal izango duzue. Ondoren hausnartu eta pentsatu bertan ikusten denari buruz. Anai arreba txikiak dituzuenok beraiei kontatzen saiatu zaitezkete, edota beste edozeini ipuina kontatzen saiatu zaitezkete amaitzeko.
Ea gustatzen zaizuen!
Aste honetan ere euskarako lan desberdinak proposatuko ditugu.
Idatzizko adierazmena, irakurketa eta idatziko ulermena landuko ditugu.
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Zure txikitako argazki gustoko bat aukeratu eta ondorengo idazlana txukun eta zuzen egiten saiatu.
IDATZIZKO ULERMENA
Ondoren dagoen testua adi adi irakurri eta galderei erantzun. Gogoratu behin baino gehiagotan irakurtzea komeni dela testua ongi ulertzeko. Aste honetan lan honi argazkia atera eta irakasleari bidaltzea proposatzen dizuegu.
Ondoren dagoen beste testu hau irakurri eta galderei erantzun.
Irakurtzea oso garrantzitsua da, irakurketa eta ulermena lantzeaz gain mundua zabaltzen digulako, istorio desberdinetan murgildu gaitezkelako, gozatu egin dezakegulako....
Hori dela eta 3. mailako haurrentzat irakurketa gomendagarrien bilduma bat egitea pentsatu dugu. Badakigu momentu honetan liburutegi eta liburudendak itxita daudela, baina zabaltzen dituztenerako ideia batzuk izan ditzazkezue, edota agian familiako edo ezagunen bati eskatuta lortu ditzazkezue.
Eta bestela etxean dituzuen liburuak irakurtzen jarraitu dezakezue, noski!!!
IRAKURRI ETA GOZATU!
Aste honetarako hainbat lantxo proposatuko ditugu. Irakurketa , idatzizko adierazmena eta idatzizko ulermena lantzeko jarduerak jarriko ditugu. Ea ba jarduerak gustatzen zazikizuen!
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko denez hemen sortu dugun kartela!
Badakizue irakurtzeak mundua zabaltzen digula, eta beraz, IRAKURRI ETA GOZATU!
IDATZIZKO ADIERAZMENA (Irakasleari bidali beharreko lana)
ZER GERTATUKO LITZATEKE...?
Hiru aukera hauetatik bat hartu, eta hamar bat lerrotan, zure ustez gertatuko litzakeena idatzi. HAPUNBEJAN kontutan izan!
Hau da fantasiaren erreinuko oinarria. Adib.:
· Zer gertatuko litzateke egunen batean urezko euria ordez, 50€tako euria egingo balu?
· Zer gertatuko litzateke zure etxeko telebista lehoi goseti bat bihurtuko balitz?
· Zer gertatuko litzateke arratsaldeko hiruretan gizaki guztiak harrizkoak bihurtuko balira?
___________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
IDATZIZKO ADIERAZMENA (Irakasleari bidali beharreko lana)
ZER GERTATUKO LITZATEKE...?
Hiru aukera hauetatik bat hartu, eta hamar bat lerrotan, zure ustez gertatuko litzakeena idatzi. HAPUNBEJAN kontutan izan!
Hau da fantasiaren erreinuko oinarria. Adib.:
· Zer gertatuko litzateke egunen batean urezko euria ordez, 50€tako euria egingo balu?
· Zer gertatuko litzateke zure etxeko telebista lehoi goseti bat bihurtuko balitz?
· Zer gertatuko litzateke arratsaldeko hiruretan gizaki guztiak harrizkoak bihurtuko balira?
___________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Ordenatu hurrengo ipuina.
Ordutik aurrera, bi txakur elkartzen direnean, elkarri ipurdia usaintzen diote, txakur puzkerreteroa bera den ala ez jakiteko.
Halako batean, etxe baten ondotik pasatzean, leihoan zegoen eltzekada babarrunaren usaina hartu zuen eta baita azkar asko jan ere. Hainbeste babarrun jan zuen, izugarrizko puzkerra bota baitzuen. Usaina mundu guztian zehar zabaldu zen.
Bazen behin harrapatzen zuen guztia jaten zuen txakur bat.
Kopiatu ipuina ordenean eta azpimarratu sarrera, gertaera eta bukaeraren lehenengo hitzak:
_________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
_________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
IRAKURKETAREN ULERMENA
ASTOA IKUSI NUEN
Abesti hau ziur ezagutzen duzuela! Abestia antzun, horretarako behean daukazue linka, eta ondoren abestiaren letra irakurri. Azkenik galderei erantzun!
Hasiera
1.maila
2.maila
3.maila
4.maila
Editatu menua Orriak fitxaren bidez
Erakutsi
Astoa ikusi nuen
betaurrekoekin,
buruan txapela eta
gabardinarekin,
ile luzea eta
bibotearekin,
hizketan egon nintzen
atzo berarekin.
Astoak esan zidan
triste zegoela,
oso zatarra zela
bere ikastola,
berak gure gelara
etorri nahi zuela,
gure artean ondo
konponduko zela.
Baietz esan nion nik
lasai etortzeko,
arkatza eta bloka
dendan erosteko,
astoa izan arren
trankil egoteko,
asko ikasi eta
txintxo portatzeko.
1.- Inguratu astoak soinean zituenak:
gabardina arkatza ile luzea
gona betaurrekoak zapatak
bibotea ile motza txapela
2.- Zergatik zegoen triste astoa?_______________________
3.- Zer nahi zuen astoak?_____________________________
4.- Idatzi E egia bada eta G gezurra bada:
___ Haurrekin gaizki moldatuko zela uste zuen astoak.
___ Astoari asko gustatzen zitzaion bere ikastola.
___ Eskolara joateko, astoak arkatza eta koadernoa behar
zituen
___ Lagunak esan zion ezin zuela haurren eskolara joan
astoa zelako.
5.- Zein aholku eman zion lagunak astoari?_______________________
_______________________________________________________
Aurreko astean esan bezala inprimagailurik ez daukanak koadernoan egin dezala bertan jarriko ditugun jarduerak.
Zalantzaren bat izanez gero galdetu lasai irakasleari, zuei laguntzeko gaude eta!
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Idatzizko adieramena lantzeko gustoko duzuen jaki goxo goxo bat prestatzea eta errezeta idaztea proposatzen dizuegu.
Gogoratu errezetak bi zati dituela: osagaiak eta nola egin. Ondoan dagoen dokumentuak hontan lagunduko dizuete. Inprimatu eta bertan idatzi edota koadernoan idatzi.
Prestatutako janariari argazki bat atera eta irakasleari bidali, testuarekin batera.
IDATZIZKO ULERMENA ETA IDATZIZKO ADIERAZMENA
Jarraian dagoen fitxa egin. Zenbakiak ipini eta gero bost etxeko lan aukeratu eta bakoitzarekin esaldi bat idatzi koadernoan edota fitxaren azpian.
IDATZIZKO ULERMENA
Ondoren bi testu ikusiko dituzue. Testuak ongi irakurri eta ulertu. Gogoratu testua behin baino gehiagotan irakurtzea komeni dela. Ondoren galderei erantzun. Gogoratu erantzunak koadernoan idatzi ditzazkezula.
IDATZIZKO ADIERAZMENA
Bizikidetzako koadernoan egunerokoa idatzi. Astean hiru egunetan edo data ipini eta egunerokoa idatzi dezakezue: nola sentitzen zareten, zer egin duzuen egunean zehar, zer botatzen duzuen faltan...
Kaixo familia;
Orrialde honetan euskerari lotutako jarduerak sartzen joango gara. Proposatutako lan batzuk koadernoan egitea proposatuko dizkizuegu, izan ere zuetako askok ez duzue etxean inprimagailua izango.
Beraz, bakoitzak dituen baliabideei egokitu beharra daukagu momentu hauetan. Hala ere, denok egin ahal izateko jarduerak proposatzen saiatuko gara.
Bestalde, arestian aipatu bezala, zuen jarraipena egiteko asmoarekin ekoizpen batzuk bidaltzeko eskatuko dizkizuegu eta aste honeta zuen sentimenduei buruzko idazlanari argazki bat atera eta Alexia bidez bidaltzeko eskatzen dizuegu.
Gogoratu lan guzti hauek koadernoan egin ditzazkezula.
1.- Txinako hiztegia lantzeko fitxa
2.- Idatzizko adierazmena: Zure sentimenduei buruzko idazlana.
3.- Ahozko ulermena: Kongo, gorilen paradisua
4.- Idatzizko ulermena: Ikastolan banatu genizuen txostenetik ulermeneko ariketa bat.
Jarduera honetan Txinako hiztegia landuko dugu. Inprimagailurik ez baduzue koadernoan edota orri txuri batetan egin dezakete. Bertan, irudia hitzarekin lotu behar dute, eta hitz bakoitzarekin esaldi bat idatzi. Esaldietan zuzentasuna eskatu, adierazmen eta txukuntasunari dagokionez.
Hitzen bat esanahia jakin ezean, hizegian edota interneten aurkitu dezakezue.
Aurrera ba!
Hurrengo jarduera honetan idatzizko adierazmena landuko dugu. Testuan txukuntasuna eskatuko diogu, esaldien egituraketa egokia izatea, hau da, esaldia ongi ulertzea, eta HAPUNBEJAN errespetatzea (Hasieran maiuskulaz HA, puntuazioa PUN, hitzak bereiztea BE, hitzak ez jatea JAN).
Era berean, haurrek momentu hauetan dituzten sentimenduak kanalizatzeko bidea ematea eta hauek adierazteko aukera ematea da gure helburua, beraz eman bidea honi, eta beraiekin hitz egin.
Ariketa hau ere koadernoan berdin berdin egin dezakete, edota orri txuri batetan. Beraz, inprimagailurik ez duzuenok lasai, koadernoan egin dezatela.
Ea ba sentimenduei lekua eman! Aurrera!
Hurrengo jardueran ahozko ulermena landuko dugu. Istorio bat entzun eta honen inguruko galderak erantzuten saiatuko gara. Aurreko jardueretan esan bezala, erantzunak kodernoan idatzi ditzazkegu.
Ea ba, adi adi entzun eta erantzunak idatzi. Animo!
Dokumentuan bertan agertzen da bideoaren esteka. Bertan eman eta dokumentala azaltzen den interneteko web orri bat zabalduko zaizue.