INGURUNE
4.maila
4.maila
Kaixo denoi,
Aurten Almeneko ortua martxan jartzeko proiektu polit bat geneukan prestatuta zuontzako. Baina ez da posible izan aurrera eramatea. Hala ere, plataforma honetan ORTU/BARATZA EDO FRUITU ARBOLEN inguruko informazioa txertatzen joango gara. Animatuz gero bidali zuen argazki/aurkezpen/bideoak AZALPENEKIN eta hemen zintzilikatuko ditugu. Horrela denok ikasteko aukera izango dugu.
Amaiur baserrian ortua martxan jartzen
Hodei Caballerok mailukiak ditu landatuta.
Mailukiak dira. Ez daude oraindik jateko. Mailukiak margarita antzeko lore batetik irtetzen dira, hau da, margarita antzeko hori gutxinaka-gutxinaka mailukia bihurtzen da. Gero garbitu eta jateko prest dago!
Oihan Perezek bere ortua eta landatuta dituen fruta zein barazkiak erakutsiko dizkigu.
IKUSI BIDEOA
Nahi izanez gero argazkia atera eta drivera igo.
Amaiur Kortabarriak baba eta lenteja aleak jarri zituen algodoitan.
Amaiur Kortabarriak landareak lorontzietan sartu ditu.
Amaiurrek ezkurrak sartu eta begira nolako haritzak irten diren!
Enekok lenteja ale batzuk jarri zituen. 45 egunetara begira nola hazi diren landareak.
Eskuinean duzuen bideoa ikusi eta galderei erantzun. Nahi izanez gero, etxeko norbaiti azaldu.
Zer da iraizketa?
Non egiten da iraizketa? (hasierakoa)
Hipotesiak bota: Zer gertatuko da lehenengoan? Eta bigarrenean? Landareak sortuko al dira bietan?
Behatu tarteka.
Lurrez betetako yogurt pote batean baba/garbantzu ale batzuk sartu eta ureztatu tarteka.
Martxoak 30 - apirilak 3
Eskuinean duzun bideoa ikusi (2:57rarte ikusi) eta txosteneko APARATUEN INFORMAZIOA JASOTZEKO TAULA BETE, zirkulazio aparatuari dagokiona.
Digestio-aparatuak elikagaiak deskonposatu eta gure gorputzerako baliagarriak diren substantziak ateratzen ditu. Substantzia horiek mantenugaiak dira. Digestio-aparatuaren bidea ahoan hasi eta uzkian bukatzen da.
Hasteko, elikagaiak ahora sartzean murtxikatu egiten ditugu eta horiek listuarekin nahastuko dira. Jarraian, txikitutako eta listuaren nahastutako elikagai horiek hestegorritik igaroko dira, urdailera iritsiz. Ondoren, elikagai horiek uradilera iritsiko dira, bertan ahi edo "papila" bihurtuz eta hesteetara pasatuz.
Gero, hestera pasatzean, lehendabizi heste meharretik pasako dira elikagai horiek, elikagaien mantenugaiak odolera pasatuz. Jarraian, heste lodira igaroko dira xurgatu ez diren elikagaiak eta bertan sortuko gorotzak. Azkenik, gorotz horiek uzkiaren bidez kanporatuak izango dira.
APARATUEN INFORMAZIOA JASOTZEKO TAULA BETE, digestio aparatuari dagokiona (taulari argazkia atera eta zuen karpetan gorde)
**Eskuinaldean argazki eta bideo bat duzue goiko testua hobeto ulertzen lagunduko diguna. Bideoan guk erabili ditugun hitz batzuk ageri dira eta beste batzuk ez, ez larritu horregatik. Bideoa nahi beste ikusi ezazue digestio aparatuaren hobeto ulertzeko.
2.ASTEA
MARTXOAK 23-27
Klikatu beheko estekan, webgunera joan eta entzun elkarrizketa.
Prestatutakoari argazkia atera eta igo karpetara.