INGELESA
2.maila
2.maila
Atal honetan ingelesez jolasteko, abesteko, dantzatzeko eta dakizuena praktikatzeko aukera izango duzue.
Come on!
Polita iruditzen zaigun proposamen honekin jarraitzea erabaki dugu, epe muga gabe oraingoan.
Grabatu bideo bat etxekoekin batera ingelesez zerbait egiten; orain arte landutako zerbait izan daiteke edo zuei bururatzen zaizuen zerbait. Ingelesez abesten, sukaldatzen, bingoan jolasten zenbakiak ingelesez esanez, ikusitako ipuinak irakurtzen, margotzeko erabiliko dituzun koloreak ingelesez aipatzen, kirola egiten, jolasten... Nahi duzuena, baina ingelesez!
Gehienez ere minutu bateko bideoa grabatu eta bidali adlflor@arizmendikide.net helbidera. Zuen bideo guztiekin eta irakasleok sortutakoekin batera, bideoak sortzen joango gara eta jarraian hemen jarriko ditugu ikusgai. Come on!
Lotuseri txokolatea asko gustatzen zaio eta zuei? Txokolateaz gain, zer janari mota duzu gustoko ? Lehenik eta behin Do you like? Yes I do / No I don't abestia entzun. Jarraian gustoko duzuen janaria eta gustoko ez duzuenarekin jolasteko proposamena.
Bideo dibertigarri horretan janari ezberdinak ikusi ditugu. Orain, I like eta I don't like esaldiak noiz erabiltzen diren ikusiko ditugu. Horrekin batera, gure etxeetan ohikoak diren janarien izenekin jolastuko gara.
Azpiko ereduak bezalako bi har marraztu orri txuri batean. Harraren silueta soilik egin eta erdigunea hutsik utzi. Har batean, I like... (gustoko janaria) eta bestean, I don't like.. (gustatzen ez zaizun janaria) esaldiak idatzi. Hori egin ostean, gustoko dituzuen eta gustoko ez dituzuen elikagaiak dagokion harraren barruan margotu.
Bingoan jolastuko gara 1-30 bitarteko zenbakiekin. Lehenik eta behin, paper zuria, arkatza eta borragoma hartuko ditugu. Paperean, azpian ikusi daitekeena moduko taula huts bat marraztuko dugu; taulak 8 laukitxo izan behar ditu. Jarraian, laukitxoetan nahi ditugun zenbakiak idatziko ditugu, adibidean ikusi daitekeen bezala. Zortzi laukitxo, zortzi zenbaki.
Azkenik, bideoa jarri eta bertan aipatzen diren zenbakiak entzun. Esandako zenbakia zure taulan badago zenbaki horri gurutze bat egin. Lerro bateko zenbakiak esan dituenean ''line" esango dugu eta zenbaki guztiak asmatzerakoan berriz, ''Bingo".
Hiztegi jolasa egiteko, lehenik bideoa ikusi. Bertan, ipuinarekin lotura daukan hiztegia agertzen da. Ondoren, bideoaren azpian dagoen linkean sartu eta hiztegi jolasera jolastu.
Klik egin jolasera joateko: https://quizlet.com/509085269/match
Aste honetarako alde batetik Chocolate ipuin kontaketaren bideoa ikusi eta ''I like chocolate'' abestia entzun eta errepikatu.
Chocolate ipuin kontaketa entzun eta errepikatu.
"I like chocholate'' abestia entzun eta etxean errepikatu.
The Frog ipuinari agur esan eta ipuin berriarekin hasiko gara. CHOCOLATE da ipuina. Jakin dakizuen moduan, ipuin berri baten hasiera ipuin horren kontaketa entzutearekin egiten dugu, izan ere, hurrengo asteetan landuko ditugun jolasak zein abestiak ipuinarekin lotura zuzena izaten dute. Ipuina behin baino gehiagotan ikustea eta entzutea komeni da.
Hori horrela, aste honetarako zer ? Alde batetik, CHOCOLATE ipuin kontaketa entzun. Bestetik, proposamen bat luzatu nahi dizuegu; zerbait dibertigarria eta etxean dituzuen maskotekin zerikusia duena. Ea gustatzen zaizuen.
CHOCOLATE ipuina bi modutan ikusi dezakezue. Alde batetik betiko ipuin kontaketa formatuan eta bestetik, marrazki bizidun erara. Enjoy!
Lotusek Croaky igela hartu zuen maskota bezala. Era berean, guk ere baditugu egunerokotasuna errazten diguten eta asko maite ditugun animaliak. Hori horrela, etxean duzuen animaliaren aurkezpena egin dezakezue! Etxean animalia duzuenok, animaliaren aurkezpena egin dezakezue eta ez duzuenok, zuon animalia asmatu!
Marrazki bat eta idatzizko aurkezpen txiki bat eginez edo bideoaz egin dezakezue. Ikusi adibideak eta animatu zaitezte!
Nahi duenak adlflor@arizmendikide.net helbidera bidali dezake!
(APIRILAK 1- MAIATZAK 15)
Jarraian, 6 aste horietan zehar THE FROG ipuinari buruz landutako guztia dago ikusgai. Proposamen horiek bertan utzi ditugu.
THE FROG ipuinarekin sortutako plataforma da hurrengokoa. Plataforma horretan agertzen diren botoiei klik eginez gero, ipuina, marrazki bizidunak, txotxongiloekin ipuin kontaketa, abestiak eta jolasa modu digitalean lantzeko aukera izango duzue. Botoi bakoitzaren azpian dagoena jarraian azaltzen dugu.
Aste honetarako bi propisamen. Alde batetik You can't have a frog abestia entzun eta bestetik, Simon says bideoa ikusi eta jolastu. Aipatzea, bideoa sortzearen kontuarekin jarraitzea erabaki dugula, beraz orain arte moduan eta nahi izanez gero, bideoak bidaltzen jarraitu.
Bideoa ikusi eta bertan aipatzen diren ekintzak etxean errepikatu. Ipuinaren hiztegiarekin lotura dauka.
Guk ingelesarekin indartsu jarraitzen dugu eta zuek? Aste honetarako bi kontu. Alde batetik, The Frog ipuinarekin sortutako plataforma gehitu dugu. Aste honetatik aurrera eta ipuina bukatu bitartean, orriaren goiko aldean izango duzue ikusgai, nahi duzuenean bertara sartzeko.
Plataforma horretan agertzen diren botoiei klik eginez gero, ipuina, marrazki bizidunak, txotxongiloekin ipuin kontaketa eta jolasa modu digitalean lantzeko aukera izango duzue. Botoi bakoitzaren azpian dagoena jarraian azaltzen dugu.
Aste honetarako gure gomendioa hiztegi jolasa egitea da; horretarako, ? ikurra daukan botoiari klik egin. Hori dena egin aurretik, Mikel irakaslearen ipuin kontaketa ikusi. Ipuina entzun eta errepikatzeak jolasa errezagoa egingo dizue.
GOGORATU, AURREKO ASTEAN BIDALITAKO, BIDEO GRABAKETA PROPOSAMENAK ERE AURRERA JARRAITZEN DUELA. ANIMO!
Ipuin kontaketa ikusi, entzun eta errepikatu.
Little frog errima ezagutzen duzue. Orain mugimendua jarriko diogu. Espazio zabala bilatu eta aulki bat hartu. Bideoa ikusi eta errepikatu.
Oraingoan, zenbakiekin jolastuko gara. Zenbaki bat pentsatu 1-30ra bitartean. Beste pertsona batek zuk pentsatu duzun zenbakia zein den asmatu behar du.
Paper zuria eta arkatza hartu. Irudian ikusi daitekeen moduan, bi gezi egin behar dituzue; bata behean gora begira egongo dena eta bestea, azpiko geziaren parean baina bera begira. Azpiko geziaren ondoan 0 zenbakia jarriko dugu eta goiko geziaren ondoan 30. Tartean asmatu ez diren zenbakiak jarriko ditugu; gorriz ageri diren zenbakiekin moduan.
Is it..? galdera eginez zenbakiak banan banan esaten joango gara.
Is it……4 ? Is it..7? Is it..14?.
Esandako zenbakia zuzena ez bada, NO IT ISN’T esango dugu eta zehaztuko dugu 30 baino txikiagoa ala handiagoa den.
IT’S LOWER THAN ....23 (23 baino txikiagoa da)
IT’S HIGHER THAN.....13 (13 baino handiagoa da) .
Zenbakia asmatzen dugunean THAT’S THE NUMBER ! esaldia erabiliko dugu. Orain txandakatu, zenbakia asmatu duena izango da protagonista eta alderantziz.
Ipuinean Croakyren etxea zein den ikusi dugu. Era berean, Lotusek Croakyri bere etxea eta etxeko espazioak erakutsi dizkio. Guk etxeko espazioen izenak ikasiko ditugu orain.
Etxeko espazioak ingeleraz izendatuko ditugu. Paper batean etxeko espazioak idatzi, koloreztatu eta espazio bakoitzaren sarreran itsatsiko ditugu. Egunerokotasunean ikusgai izango ditugu horrela.
Nola ahoskatzen diren, beraien izena eta idazteko modua nolakoa den ikusiko dugu.
Jarraian, bakoitzak bere etxeko marrazkia egin dezake edota gustoko daukazuen espazioaren marrazkia.
§ FLASHCARDS QUIZLET (Hiztegiarekin jolasteko). https://quizlet.com/_88engz?x=1qqt&i=2qspqf
STOP JOLASA
Etxean gurasoak zuen seme-alabekin jolasteko proposamena. Jolas hau ezaguna da beraientzat.
§ FLASHCARDS QUIZLET. https://quizlet.com/_88engz?x=1qqt&i=2qspqf
Link-ean sartu eta bertan proposatzen diren jolasetan jolastu. Oso erraza da eta ez da konturik egin behar. Web orrialdearen ezkerraldean dituzue jolas ezberdinak. Automatikoki zuzentzen du.
THE FROG ipuina den arren orain landu beharrekoa, orain arteko ipuinak ere zuen eskura jartzen ditugu. Azpiko laukian sakatu horretarako.